Bilboko Jantzaldiak urtarrilaren 8an hasiko dira Kasilla Pabilioian
2023-01-02 09:17 MusikeaArratsaldeko 18:00etatik 21:00etara izango dira.
Hileko lehenengo domekan, Urteberri egunean, izan ezik, kirol-ekipamendu horrek saio bat jasoko dau domekero, edadekoen artean bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzeko.
Programearen hitzordu bakotxa orkestra ezbardin batek girotuko dau eta ohiko ordutegian egingo da, 18:00etatik 21:00etara.
Bilboko Udalak eutsi egiten deutso 2023an Bilboko edadekoen bizi-kalidadea hobetzeko pentsautako programa horren aldeko jarrereari, sozializazinoa sustatu eta bakardadeari aurre egiten lagunduko dauen bizimodu aktibo eta osasungarria bultzatuz.
Domeketako jantzaldiak
Urtarrilaren 8an, Kasillako Pabilioian, 18:00etatik 21:00etara: Galea.
Urtarrilaren 15ean: Kasillako Pabilioian, 18:00etatik 21:00etara: Pergola.
Urtarrilaren 22an, Kasillako Pabilioian, 18:00etatik 21:00etara: Jamaika.
Urtarrilaren 29an: Kasillako Pabilioian, 18:00etatik 21:00etara: Maran Hirukotea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!