2023/01/27 .

Pausuko Xaia Ostatuan. | Bertsolaritzea

Bertsuxurla. Finala

.

Bertsularien Lagunak Alkarteak Bertsuxurla ekimena jarri dau martxan, bertsolari gazteen binakako gazte sariketea. Euskal Herri osoko 18 bertsolari gazte batuko ditu eta binaka kantuan jarri. Hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Urtarrilaren 6an hasi Atharratzeko Prefostan eta 27an amaitu, Pausun, Xaia ostatuan.

Finalean kantari ibiliko dira Haira Aizpurua eta Eki Mateorena, Atharratzen jokatutako saioan txartela irabazita, Oier Urreizti eta June Aiestaran Lekornen finalerako txartela eskuratuta eta Izaro Bilbao Arostegi eta Maddi Agirre, Senperen nagusi izan ondoren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu