Ines Osinagak diskoa eta liburua plazaratu ditu

Bizkaie! 2022-12-30 12:41   Musikea

#Itsasoadabidebakarra

Bakarkako bere lehen lana dan arren, ez dator bakarrik Ines Osinaga #itsasoadabidebakarra proiektuan. Soinu organikoenak eta produkzino elektronikoena, anbibalentzia maite dau Inesek.

Bidaia luzeko kantuak dira honeek. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziran horreetako batzuk, tabako, ardao ta kanelaz. Bidaian sortu dira besteak edo bidaia bera dira kantuak.

Doluaren autortza bat da #itsasoadabidebakarra, aldaketeari gorazarre bat eta zaurgarritasunari parez pareko begirada bat. Alkarri begira jarri eta alkarregaz jantzan egin eta gero, beste gusto bat dabe orbainek. Espazioa konpartidutearen ariketa eten bakoa egin dau Inesek proiektu honetan, guztia aldatzen baita gure artean berba egiten dogunean, lehia miresmen eta autortza bihurtzen dogunean.

Dabil, eta dabilelako dago hain zikin.

Bidaia bat da artelan hau. Bidaia bateko geltoki jakin bateko erretratu multzoa. Collage bat. Zu eta ni eta bera eta beste hainbategaz, askoren txatalakaz osotutako gu bat. Ardaoa eta odola da. Alutik eta ahotik, zein nondik, zein nora doan argi esaten ez dauen arren; eta zer inporta dau? Ez dakigu artefaktu hau disko bat, liburu bat, erakusketa bat dan... Eta zer inporta dau? Anbibalentzia horretatik, ez-literaturatik, ez-musikatik, politika poetika batetik, itsasoa laino bihurtzen dan ez-leku horretatik, sailkapen eta kategoria zurrun eta estatikoak urtu, gramatikak apurtu eta erlojuak pausarazoten diran ez-denporearen dimensino horretatik, bizitza herio bihurtzen dan linbotik, heriotzaz erditzen dan ez-gorputzetik dagoalako kantauta, idatzita, erretratauta eta performauta artelan hau. Zer dan ez dakigun izaki hau. Eta, halan da be, bada. Badau, izatea. Badago, hemen, munduan, gugan. Bizitzak jarri du kontrakzioetan artea, eta artea bizitzaz erditu da. Eta itsasorantz garamatza. Hori delako, biderik egotekotan, bakarra.

Kantuak

- Udaberrixan habana ft. Lore Argarate AKA hamaila

Musika: Lorea Argarate eta Ines Osinaga · hitzak: Ines Osinaga.
Lorea: noise & beats · Olatz Salvador: gitarra eta sintea.

- Gorputzak zubi ft. #Olatz Salvador, Haizeatxo

Musika: Lorea Argarate, Olatz Salvador eta Ines Osinaga.

Berbak: Ane Labaka, Nerea Ibartzabal eta haizeatxoo

Lorea: beats & flow·

Olatz: ahotsa· Kainakai: ad libs

Haizeatxo: errimak·

Nerea eta Ane: koplak

- Bederatzi te kikara basamortu ertzean ft. Eme Alfonso

Musikea: Gose· Moldaketa: Leire Letu eta Ines Osinaga.
Berbak: Joseba Sarrionandia.

Eme Alfonso: Ahotsa·

Leire Berasaluze “Letu”: Rearmonizazinoa

- vedadoko kalejira ft. Nailé Sosa, Ane Martinez, Maurizia Aldeiturriaga.

Musikea: Maurizia Aldeiturriaga eta Ines Osinaga·

Berba: Joseba Sarrionandia.

Nailé Sosa: Perkusinoa·

Ane Martinez: Ahotsa·

Maurizia Adeiturriaga: Ahotsa.

- Askatasuna 2.0 ft. Joseba Sarrionandia.

Musikea: Ines Osinaga.

Hitzak: Joseba Sarrionandia.

- Lurrak (hildakoari begira) ft. Oihenart.

Musikea: Ines Osinaga eta Oihenart Garai·

Berbak: Joseba Sarrionandia.

Nailé Sosa: Perkusinoa·

Oihenart:produkzinoa

- Alegrantziaren aldeko konjura ft. Duo Jade.

Musikea: Gose·

Moldaketak: Irina Gonzalez eta Ines Osinaga.

Berbak: Joseba Sarrionandia.

Yanaisa Prieto Pedroso eta Maygred F. Bourricaudy Blanco: Ahotsak eta changuia.

Irina Gonzalez: Gitarra·

Enid Rosales: Tres·

Nora Lopez: Txeloa.

Nailé Sosa: Perkusinoa.

- Belengo albistiek ft. Irina Gonzalez.

Musikea: Ines Osinaga·

Moldaketak: Irina Gonzalez.

Berbak: Joseba Sarrionandia.

Irina Gonzalez: Ahotsak, gitarra, pianoa, klarinetea, txirula, pandeiro brasildarra.

- Errua ft. Enid Rosales.

Musikea: Gose·

Moldaketak: Enid Rosales eta Ines Osinaga.

Berbak: Joseba Sarrionandia.

Enid Rosales: Tres eta ahotsa·

Nailé Sosa: Perkusinoa.

- Katuen kantua ft. Daniellis Moya eta Dana Moya.

Musikea eta moldaketak: Daniellis Moya BI D-ak·

Berbak: Joseba Sarrionandia.

Dani Moya: pianoa, bajua eta ahotsa·

Dana Moya: Ahotsa·

Nailé Sosa: Perkusinoa

Anaren amodioak

Musikea: Gose·

Moladaketak: Ines Osinaga·

Berbak: Joseba Sarrionandia.

- Nana para no dormir ft. Yaima Orozco.

Musika eta berbak: Yaima Orozco·

Moldaketak: Irina Gonzalez.

Produkzinoa: Irina Gonzalez eta Ines Osinaga.

Yaima Orozco: Ahotsa·

Irina Gonzalez: Gitarra, shaker, kalinba, ahotsa·

Nora Lopez: txeloak.

- Txalupa ft. Irina Gonzalez.

Musikea: Gose·

Moldaketak: Irina Gonzalez eta Ines Osinaga·

Berbak: Joseba Sarrionandia.

- Dena aldatzen da (Villa Claratik) ft. Yaima Orozco.

Musikea eta berbak: Julio Numhauser (Warner Chappell Music-en kortesiaz).

hitzen itzulpena: Miren Amuriza Plaza · musikaren moldaketa: Ines Osinaga Urizar

- Malekoian ft. Enid Rosales

Musikea: Herrikoia·

Moldaketak: Enid Rosales eta Ines Osinaga·

Enid Rosales: Tres.

- Чорне море ft. Rakatan

Musikea: Ines Osinaga.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu