Ama Say bueltan da
2022-12-30 11:00 MusikeaEro Bomb Bonberenearen produktua da.
Meatzaldekoak gara, auzo jentea.
Meatzaldekoak gara, meatzeen jaubeek herri oso bat bota eben lurpean egoan burdina atarateko.
Meatzaldekoak, galtzen ikasi eben etorkinen seme-alabak.
Meatzaldea, mokoz betetako kleenexa. Sistema gaixo honek sortutako mokoz betetako kleenexa.
Meatzaldea, lehen burrukalaria eta gaur etsita.
Meatzaldekoak, maitatzen be ikasi dogu.
Horregaitik guztiagatik, arteak politikeagaz dauen loturearen jakitun izan gara beti.
Artea konprometidutakoa izan behar da, bizia eta erraietan sortua.
Bonbereneari esker lortu dogu barriro ekitea. Eta egin dogu gure asmo eta indar onenagaz, euren 25. Urtebetetzea ospatzeko.
Ero Bomb kolektiboaren ospakizuna da, kontrolik bako bomba bat da kaskarkeria eta etsipenaren aurrean sormena eta ekintzakaz erantzuteko.
Emozinoz betetako diskoa landu dogu zuentzat, plazerrez eta lagunen laguntzaz egindakoa. Horreen artean “Txap” izan dogu soinu produkzinoan eta baita oholtza gainean be, Gorka, Mikel, Topo eta Gontzalegaz batera. Diskoan Pauleren (Arima) laguntzea izan dogu eta “I6”-k komiki antologikoa sortu dau.
2021eko udan eta 2022ko udaberrian Tolosako Bonberenea estudioan grabautako lana da.
Grabaketea, nahasketak eta produkzinoa: Karlos Osinaga Txap .
Masterizazinoa: Jonan Ordorika, Mamia Mastering Studio-an.
Diseinua eta maketazinoa: Mikel González eta Hodei Esteban.
Komikia: I6.
Musikea: Ama Say.
Letrak: Topo, Paule Bilbao eta Karlos Alonso.
Ero bomb eta Noise-an behin abestietan Paule Bilbaoren (Arima) kolaborazinoa izan dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!