Walt Whitman/Txomin Artola, Belar Hostoak I eta II plazan

Bizkaie! 2022-12-30 09:30   Musikea

Disko biak plazan dagoz eta zuzenean Elgoibarren izango dira urtarrilaren 29an.

2022ko martian, Loraldia Festibalaren proposamen bati erantzunez, Txomin Artolak 1978an Walt Whitmanen testuakaz argitaratutako Belar Hostoak (Leaves Of Grass) diskoa berrinterpretau eban lagun talde batek Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. Jon Gurrutxaga izan zan artista hondarribiarraren abestiei ahotsa jarri eutsena saio haretan eta Antxon Sarasuak, Andoni Etxebestek, Dani Venegasek eta Urbil Artolak osotu eben boskotea. Moldaketa barriak eginda egozala, kantuok estudioan grabau eta argitalpen honetan aurkeztu ditue orain. Disko bi dira: Batetik, Txominek 78an argitaratutako disko bermasterizatua eta, bestetik, moldaketa barriakaz, 2022an Urbilek sortutako taldeak grabautakoa.

Belar Hostoak I. Lehehengo argitalpena: X-11.102 LP. Xoxoa 1978

Musikariak:

- Txomin Artola: ahotsa, gitarra, kontrabaxua, xilofonoa, harmonika, flautak, pianoa.

- Mixel Ducau: gitarrea.

- Jean Phocas: baxua.

- Beñat Amorena: bateria.

- Robert Suhas: pianoa, organoa.

- Ahotsak: Lupe Artola, Kontxi Goñi, Urbil Artola eta Nora Artola.

Grabazinoa:

Bacchanales estudioa (Donibane Lohizune).

Soinu teknikaria: Jean Phocas

Azala: Jose Luis Noain.

Itzulpenak: Juan Antonio Letamendia eta Lupe Artola.


Belar Hostoak II

Musikariak:

- Jon Gurrutxaga: ahotsa, shruti box.

- Dani Venegas: gitarra, mandolina, pianoa, organoa, metalofonoa, baxua, ahotsak.

- Urbil Artola: weissenborn, dobro, lap steel, ahotsak.

- Andoni Etxebeste: bateria, perkusinoa, ahotsak.

- Antxon Sarasua: akordeoia, ahotsak.

- Jon Arzelus: kontrabajua.

- Txomin Artola: ahotsa Gogoeta hauek kantuan.

Grabazinoa:

Dani Venegas estudioa (Irun) eta Lezoti estudioa (Oiartzun).

Soinu teknikariak: Dani Venegas eta Gorka Urra.

Nahasketak: Dani Venegas.

Masterizazioa: Victor Sanchez, Elkar estudioa

Azala: Elkar, 1978ko Noainen azala oinarri hartuta.

Kontrazaleko argazkia: Gari Garaialde.

Marrazkia: Nora Artola.

Joxerra Garziak eguneratutako itzulpenak.

Zuzenean



12/15 19:30 Planetarioa, Iruñea.
12/16 20:00 Itsas Etxea Auditorium, Hondarribia.
12/27 19:30 Iturzaeta Aretoa, Getaria.
01/29 12:30 Aita Agirre Kulturgunea, Elgoibar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu