Lisabö disko barria grabetan dabil

Bizkaie! 2022-12-30 08:21   Musikea

2023ko udabarrian argitaratzea espero da.

Aurreko biran ibilitako talde bera, Maite Arroitajauregi eta Martxel Mariskalegaz batera, beti lagun estudioko lanetan, musikea sortzeaz arduratzen da.

Kantuak ohiko zirkuluan landu eta grabetan dabiz (Irun, Hondarribia, Andoain eta Tolosa artean) eta zenbait lagunen kolaborazinoak izango ditue.

Irunen sortu zan taldea 1998. urtean eta musika esperimentalari ekinez, bateria bi erabiliz, ibilbide gorabeheratsua izan dabe. 
Diskografiari jagokonez, Lisabö taldeak berak produzidutako demoa, 1999; Ezarian (Esan Ozenki, 2000); Izkiriaturik Aurkitu Ditudan Gurak (Metak, 2005); Ezlekuak (Bidehuts, 2007); Animalia Lotsatuen Putzua (Bidehuts, 2011); eta Eta Edertasunaren Lorratzetan Biluztu Ginen (Bidehuts, 2018).

bIDEhUTSen erreferentzia barri hau 2023. urteko udabarrian argitaratzea espero da. Kontzertuak eta bestelako hitzorduak be orduantxe ezagutarazoko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu