'Joder faltan zaitut'

Bizkaie! 2022-12-27 11:17   Musikea

Dance-pop estiloan dator Inun.

Dance-pop estiloan, amaitu eta gainditu ez diran hartu-emon sentimental bateko jokabide heldubakoez jabilku Inun, esaldi bakotxean umore ikutua eskainiz.

Dana zuretzat abesti freskagarriaren argitalpenetik hiru hilebete igaro dirala, Inunek (Mikel Inuntziaga) kantu barria dakar, tematika berezia entzuleak jantzan jarteko gogoari eutsiz: Joder faltan zaitut. Drama sentimentalak arindu eta gorputza astinduteko asmoz egindako abesti jostalaria da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu