2022ko zientzia-albiste nabarmenenak dakarz Elhuyarrek
2022-12-27 10:45 KultureaZerrendan 10 albiste dagoz, nazinoartekoak zein hurrekoak.
2022a urte oparoa izan da zientzia-arloan eta albiste ugari jasoteko eta lantzeko aukerea emon dau. Elhuyar-en zientzia-arloan batzen diran hedabideek ondoko albiste honeek zabaldu ditue urtean zehar eta orain esanguratsuenen zerrendea egin dabe:
1. Unibersoaren argazkirik sakonenak. James Webb teleskopioaren lehen irudien eta datuen aurkezpena: unibersoari inoiz ataratako argazkirik sakonenak eta exoplaneta baten espektroskopia-datu zehatzenak. Elhuyar aldizkaria: Albistea + irudiak eta datuak.
2. Adimen artifizialaren aurrerapenak. Adimen artifizialak aurrerapen nabarmenak ekarri ditu arlo askotan. Euskaraz, Oraik hainbat produktu garatu ditu euskaren zerbitzurako. Gainera, itzulpen automatikoan genero-alborapena zuzentzeko teknika berritzaile bat sortu du.
Norteko Ferrokarrilla irratsaioa: Adimen artifizialaren inguruko aurrerapenak.
Teknopolis telebista-saioa: Oraik jorratutako produktuak.
Elhuyar aldizkaria: Itzulpen automatikoaren genero-alborapena.
3. Desazkundea. Gero eta zientzialari gehiagok joten dabe desazkundea egungo krisiaren rtenbidetzat. Aurten, indar nabarmenez gizarteratu da gaia.
Elhuyar aldizkaria: Albistea.
4. Irulegiko eskua. Irulegiko aztarnategian aurkikuntza arkeologiko txundigarria egin dabe: Orain 2.100 urteko brontzezko esku bat topau dabe baskoien herri batean. Bertan dago idatzita ezagutzen dan baskoien hizkuntzako testurik zaharrena.
5. COVID-19 iraunkorra. Inork espero ez zituan ondorioak ekarri ditu COVID-19aren pandemiak; tartean, gaixotasun barri bat: long COVID edo COVID iraunkorra deiturikoa.
Elhuyar aldizkaria: Albistea.
Teknopolis telebista-saioa: Albistea.
6. Izurri baltza eta laktosearen aurreko tolerantzia. Izurri baltzak gure immunidade-sistemea eraldatu eta izurriaren garaian gatxaren aurrean babesa emon eben geneek, gerora, gatx autoimmuneakazko zaurgarriago egin ditue gizakiak. Eta izurriek ez eze goseteek be bultzatu eben laktoseagazko tolerantzia Europan.
Elhuyar aldizkaria: Izurri baltza + laktoseagazkoo tolerantzia.
7. Begi hutsez ikusten dan bakterioa. Karibeko mangladietan inoiz ezagututako bakteriorik handiena identifikau dabe. Zentimetro bat luze da; hau da, begi hutsez ikusten da. Ezagutzen ziran beste bakterio erraldoiak baino 50 aldiz handiagoa da eta, zeozelant, kolokan jarri ditu bakterioen funtsezko ezaugarritzat joten ziran zenbait alderdi.
Elhuyar aldizkaria: Albistea
8. Miloe bi urteko genomea isolatzea lortu dabe. Orain arteko DNArik zaharrenak miloe bat urte zituan. Siberiako mamut baten hazur batetik erauzi eben. Orain, barriz, miloe bi urtera salto egitea lortu dabe, Groenlandiako sedimentuetatik erauzitako DNAgaz.
Elhuyar aldizkaria: Albistea
9. Azken neandertalak Aranbaltzan. Aranbaltzako aztarnategian, aire librean Kantauri isurialdean dagoan garrantzitsuenean, neandertalen desagerpena argitzeko gakoak topau ditue.
Teknopolis telebista-saioa: Albistea.
Elhuyar aldizkaria: Albistea.
10. Asteroide bat beraren orbitatik desbideratzea lortu dau DART misinoak. DART zundearen talkaren ondorengoko aste bietan lortutako datuen azterketearen arabera, misinoak bere helburua bete dau,hau da, Dimorphos asteroidearen orbitea aldatu egin da, talkearen eraginez. Holan, NASAk frogatutzat emon dau gizateriak badauela asteroide bat nahita desbideratzeko teknologia eta, beraz, seguruago gagozala asteroide arriskutsuen aurrean.
Elhuyar aldizkaria: Albistea
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!