2023ko Bertso Eguneko sarrerak salgai dagoz
2022-12-26 11:10 BertsolaritzeaUrtarrilaren 28an egingo dabe, Azpeitian.
Goiz eta arratsaldeko egitaraua dakar 2023ko Bertso Egunak: bertsoz alaitutako bazkari eta afariak egongo dira, baita bestelako saioak be. Urtarrilaren 28an da hitzordua, Azpeitian. Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak dinoanez, ekitaldi guztietarako sarrerak salgai dagoz Bertso Sarrerak atarian.
Herri osoa hartuko dau 2023ko Bertso Egunak. 11:30ean batu eta kalerik kaleko poteoa egingo dabe, libreko bertso saio edegiakaz. Ondoren, 14:30ean, bertso bazkariak egongo dira Oilo Soro, Zulo Zabal, Ziripot, Oilagorra eta Txalintxo alkarteetan.
Hiru bazkaritan, libreko saioak egingo ditue, honako bertsolari bikoteakaz: Jone Uria-Sustrai Colina, Miren Artetxe-Saioa Alkaiza eta Jexux Mari Irazu-Unai Iturriaga. Beste kasu batean, bertso-saio musikatuan hartuko dabe parte Nerea Ibarzabalek, Aitor Etxebarriazarragak, Beñat Gaztelumendik eta Maddalen Arzallusek. Azkenik, bosgarren bazkarian gaia jarrita kantauko dabe Andoni Egañak eta Nerea Elustondok.
Arratsaldean barriro poteoa egingo dabe, eta, 21:00etan, afaria Elikagunean. Afalostean bertso ekitaldia izango da Elikagunean bertan. Hor be bertsolari ugari entzun ahal izango doguz kantuan, besteak beste, Maialen Lujanbio txapelduna eta baita Eñaut Martikorena, Ane Labaka, Peru Abarrategi, Illarregi anaiak, Josune Aramendi eta abar be.
Azpeitiko Udalaren eta herriko alkarteen laguntzinoa dau 2023ko Bertso Egunak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!