Esne Beltzak diskoa kaleratuko dau 2023an
2022-12-23 07:53 MusikeaDiskoa aurkezteko kontzertua, barriz, apirilaren 1ean izango da, Barakaldoko BEC Erakustazokan.
Esne Beltza bere zortzigarren diskoaren grabaketa lanetan hasi da. Taldeak urrats bat harago egin gura izan dau bere ibilbidean eta sorkuntza horretan hartutako erronkak ez dira edozelakoak. Diskoa Los Angeles eta Euskal Herria artean grabetan dabiz eta horretarako, Grammy sariduna dan Rafa Sardina produktore bermeotarraren produkzinoa izango dabe.
Hain zuzen be, Xabi Solano buru dauen taldea apirilean hasi zan kantuei formea emoten Los Angeleseko After Hours estudioan, Rafa Sardinaren gidaritzapean. Hilaren amaieran Donostiako Elkar Estudioan jarraituko dabe lanean.
Diskoan herrialde askotako doinuak buztartuko ditue eta hori dala-eta, oraindino sekretupean dagozan nazinoarteko hainbat artisten parte-hartzea izango dabe. Zuzeneko kontzertuak atontzeko lana Mark Dasousaren ardurea izango da eta diseinuak eta ikus-entzunezkoek Galder Izagirrerenak izango dira.
Zezeilean, Los Angelesera bueltauko dira diskoari azken ikutuak emoteko. Lan barriaren aurkezpen kontzertua, barriz, apirilaren 1ean izango da, Barakaldoko BEC Erakustazokan egingo dan ZEID FEST jaialdian.
Diskoaren barri emoteko abenduaren 30ean goizeko 10:00etan Donostiako Elkar estudioetan espero zaituegu (Portuetxe K., 88, 20018 Donostia).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!