Aiko Taldeak 6 urtera arteko umeak jantzan trebatzeko tailer bi atondu ditu

Bizkaie! 2022-12-22 13:39   Kulturea

Bilbon eta Donostian izango dira.



AIKO Taldea
k, Bilboko Campos Eliseos Antzokiarekin eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiarekin lankidetzan, tailer bi atondu ditu, 6 urtera arteko ume eta umeei jantzak transmitiduteko tresna barriak eskaintzeko.

Kulunkaz – Gure lehen urratsak jantzan izenburuko ekimen honen abiapuntua da ume txikiek helduak imitetako daben jokerea. Txikienentzat inguruneko helduak dira –gurasoak, aitita-amamak, osaba-izekoak– imitau beharreko ereduak. Beraz, jantzazaletasunaren transmisino egokia lortzeko, behar-beharrezkoa da helduei 6 urte arteko umeak jantzan trebatzeko moduko tresnak eskaintzea. Gogoan izan behar da musikearen estimuluak eragindako erantzun automatikoak era askotako olgeta eta ariketen bitartez eta, denporan atzera egin ezkero, amaren sabel barruko sensazinoen bitartez garatzen dirala.

Ondorioz, komenigarria da, jantzazaletasuna transmitidu gura daben gurasoek, senideek eta gainerako helduek umeakan automatismo horreek jorratuko dituen ezagutza eta ohitura barriak hartzea. Horretarako, sano lagungarriak dira olgetak eta izakera ludikoko beste entretenimendu batzuk, jantza-jarduerak
esperientzia atseginak zabaltzeko tresnarik egokienak baitira.

Jantzak familian gozeta tailerrok edade-talde bitan banatzen dira, lehenengoa 3 eta 6 urte bitartekoentzat eta bigarrena 0 eta 2 urte bitarteko umeakaz jantzan egiten ikasi nahi daben helduentzan batez ere. Hemen ordutegiak:

3-6 urte. Oinez jantzan (30-45 minutuko iraupena)

3 eta 6 urte tarteko tailerra –Amagoia Elosegiren eskutik– heldu batek lagunduta parte hartuko daben neska-mutilentzat diseinauta dago eta bertan musikeagaz olgetan hasteko moduak proponiduko dira: Pultsua, erritmoa, azentua edota esaldiaren pertzepzinoa. Helburua, imitatuak izaten ikastea da, etxeko txikienakaz konpartidu geinkenagaz eta jantzak hareekaz komuniketako eskaintzen deuskun aukeraz jaubetu eta sorkuntzea eta talde edo bikote barruko eginbeharra sustatzeko asmoz.

0-2 urte. Besoetan jantzan (60 minutu inguruko iraupena)

Tailerra –Sabin Bikandik emongo dauena– ibilten ikasi ez daben edo trikili-trakala dabizan umeen artean jantzeagaz lehen hartu-emonak errazteko baliabideak eta ariketak ikasi guran dabizan helduei zuzenduta dago, baita umezaindegietako eta ume-eskoletako irakaskuntza arloko profesionalentzako be. Umeak besoetan, kotxetxuetan edo paseoan ibilteko jarlekuetan dituela lan egingo da edo parte-hartzaile interesatuek ekarri beharko dituen panpinakaz.

Amagoia Elosegi Pedagogiako goi mailako ikasketak egin zituan Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene). Musikari eta jantzari familia batean jaioa, txikitatik txistu eta jantza tradizionalean ibili da Gasteizko Udal Folklore Akademian. Biolako Gradu Profesionaleko ikasketak egin zituan Jesús Guridi Musika Konserbatorioan. Hainbat urte Alemanian ikasten eta Madrilgo Eskola Alemanean lanean ibilia. Gaur egun, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako musika irakaslea, musika irakaslea Gasteizko Udal Musika Eskolan eta Mulixka jantza taldeko jantzaria dogu.

Sabin Bikandi Filosofian doktorea Londresko Unibersidatean (PhD) eta Etnomusikologian Masterra Goldsmith Collegen. Musikako goi-mailako irakaslea, Donostiako Konserbatorioko Ohorezko Saria eta Bilboko Konserbatorioko Ganbera Musikako Ohorezko Aitamena jasota. 1980tik hainbat talde eta erakundetan lan
egin dau irakasle, tartean Musikeneko jantza tradizionaleko irakasle lanetan be bai. Txistulari aldizkariko zuzendaria izan zan (1992-1995). Konpositore legez, txistuaren eta musika tradizionalaren inguruko hainbat obra musikal idatzi eta egokitu ditu. 2015ean, ikuskizun baterako konposizino musikal onenaren Max saria irabazi eban. Gaur egun, Bilboko Udaleko tanbolinteroa eta Aiko aldeko kidea da.

Helburua, helduak txikienek imitetako moduko eredu bihurtzea da, olgeta eta ariketa ludikoen bitartez jantzazaletasuna sustatzeko behar dituen tresnak eskainiz.

Kulunkaz – Gure lehen urratsak jantzan izenburupeko familia giroko dantza-tailerrok abenduaren 28an, eguaztenean, Bilboko Campos Antzokian eta 29an, eguenean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eskainiko ditue.

Izena emon ondoko helbidean aiko@aikotaldea.eus edo whatsapp bidez: 634 423 539

Sarrerea: 10 euroan persona heldu bakotxeko, aretoren sarreran ordaintzeko eta umeak doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu