Euskerazko neologismoen inguruko egitasmoa dakar UZEI-k
2022-12-22 12:27 Euskerea berbagaiAlor horretan hutsunea egon dalako ekin deutso proiektuari.
Euskereak, hizkuntza bizi guztien moduan, berba barriak sortu edo ingurutik hartzen ditu gaur egungo preminei erantzuteko. UZEIren arabera, lexikoaren bilakaera errealari jarraipena egitea behar-beharrezkoa da, batez be, normalizazinoan dagozan hizkuntzentzat. Horregaitik, Neoloteka egitasmoa ipini dau martxan, euskeraz sortzen diran neologismoak identifikau eta aztertzeko.
Orain arte, hutsunea egon da euskerazko neologismoen alorrean, UZEIkoen ustez. Horregaitik erabagi dabe tresna barria sortzea, inguruko hizkuntzetan dagozan antzeko proiektuen eredua hartuta. Aurrerago emongo ditue Neolotekaren inguruko detaile gehiago, baina gaurko euskeran sortzen eta erabilten doguzan berba barriak izango dira ardatza.
Euskereak beste hizkuntzetatik maileguan hartzen dituan edo euskeratik bertatik hiztunok sortzen doguzan forma barriak monitorizau eta aztertzeak informazino baliotsua emon leike euskereak bizibarritzeko erabilten dituan estrategia linguistikoak ezagutzeko, azaldu dau UZEIk.
Maileguak eta euskeratik sortutako neologismoak, biak behar doguzana garbi dago, baina, sarri, inguruko erderetako formen aldean oihartzun txikiagoa izaten dabe euskeratik bertatik datozanek (eratorpenez, alkarketaz…). Batzuk zein besteak jaso eta ezagutarazotea lagungarria izan leitekela dino UZEIk, hiztunek non aukeratu gehiago izan deien.
Webgunearen diseinua goitik behera aldatu eban UZEIk orain dala egun batzuk. Laster Neoloteka atala gehituko deutsela aurreratu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!