'Alboka, rocka, joka' kantuaren bersino berezia egin dabe Etxepe taldekoek

Bizkaie! 2022-12-22 10:03   Musikea

Estilo urbanora ekarri ditue Gozategiren doinuak.

Arrasateko Etxepe taldeko kide diran Fane, Eli eta Axeri proiektu barri bategaz datoz: Gozategiren Alboka, rocka, joka kantuaren bersinoaren singlea plazaratu dabe, jente guztia jantzan jarteko asmoz. Erritmo urbanoak eta jantzagarriak buztartzen dituan kantu honi Alboka izena emon deutse.

FEZE produktoreagaz lankidetzan sortu dau hirukoteak Alboka. Ganera, bideoklipa be grabau dabe, eta hor be makina bat kolaboratzaile batu jakez: Lore Gazteak eta Txikitxu Arroztaitz jantza taldeak, biak Arrasatekoak, baita Jon Salido be, produkzinorako.

Bideoklipa hemen.

Fane, Eli eta Axeriren asmoa tradizinoa eta gaur egungo jokera musikalak buztartzea izan da. Horretarako, euskal musikan ibilbide luzea dauen talde baten, Gozategiren, kantu bat hartu dabe oinarrian. Ondoren, Etxepe taldean lantzen daben estilora ekarri dabe, autotune eta guzti. Bideoklipean be, alkarregaz ipini ditue jantza tradizionalak eta artista urbanoen keinuak. Horri esker, emoitza harrigarria lortu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu