The Pretenders, Incubus eta Alter Bridge be izango dira Azkena Rocken

Bizkaie! 2022-12-20 08:46   Musikea

Eguneko sarrerak salgai dagoz hemen.

Azkena Rock Festivalek (bagilak 15, 16 eta 17, Mendizabalan) artista eta talde gehiago batu ditu kartelera eta egunez eguneko kartela iragarri dau. Rancid, Iggy Pop, Lucinda Williams, Calexico eta aurretik iragarritako ganerakoez gan, The Pretenders, Alter Bridge, The Undertones, Liher, Ezpalak eta beste asko egongo dira udearen hasieran Gasteizen joten.

Eguenean, Rancid punk rockaren talde historikoak joko dau, baita El Drogasek Barricadaren kantuen errepertorioagaz, Steve Earlek, Liherrek, Monster Magnetek, Lydia Lunch Retrovirusek eta Os Mutantes brasildar garage taldeak be.

The Pretendersen eta Chrissie Hynde handiaren txandea be hortxe izango da, baita Incubus taldearena, izan be, igaz ezin izan eban jo eta Bones of Minervarena, Calexicorena, Earthlessena, The Guaposena, Gwarrena, Matchboxena, Pasadenarena, S8NT Slashen (Guns N' Roses) semearen taldearena eta The Undertonesena be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu