Elia itzultzaile automatikoak hiztegi juridiko-administratiboa dakar orain

Bizkaie! 2022-12-15 13:27   Euskerea berbagai

Editetako aukerea eta itzulpen gidatua be gehitu deutsez azken eguneratzean.

Erabiltzaile bat, Eliaren itzultzaile juridiko-administratiboa erabilten (argazkia: Elhuyar) | Ikusi handiago | Argazki originala

Elhuyar Fundazinoaren itzultzaile automatikoak, Eliak, barrikuntza esanguratsuak dakarz azken eguneratzeaz bat. Aurrerantzean, beren-beregi testu juridiko-administratiboak itzultzeko sistemea izango dabe erabiltzaileek eskura. Alor horretako testuen bidez entrenau dabe Elia, ahalik eta emoitzarik zehatzenak emon deizan.

Hortaz, itzuli nahi dauen testuaren ezaugarrien arabera, erabiltzaileak aukeratu egin ahal izango dau Elian bertan: testu orokorretarako, sistema arrunta, orain artekoa; eta testu juridiko edo administratiboetarako, orain gehitutako sistema barria.

Urte amaierako eguneratze honetan, beste nobedade bi be sartu ditu Elhuyarrek Elian. Batetik, itzulpenak editetako aukereari esker, sistemeak sortutako emoitzea aldatu leike erabiltzaileak, eskuz, hutsen bat ikusi ezkero.

Bigarrenik, itzulpen gidatuaren tresnea be sartu deutse Eliari., Itzulpena egiteko aukera bat baino gehiago erakusten ditu sistemeak, berba baten ganean klik egin ezkero. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinoari esker gehitu dabe azken barrikuntza hori.

Elia itzultzaile automatikoa doban erabili leiteke eta, erregistroa egin ezkero, aukera personalizaduak gorde leitekez. Sei hizkuntzaren arteko itzulpenak egiten ditu: euskerea, ingelesa, gaztelania, frantsesa, katalana eta galegoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu