‘Bilboko Ospetsuak' eta 'Uriaren Enbaxadorea' sariak emon ditue
2022-12-16 08:05 KultureaUdalak autortzea egin deutse euren ibilbidean uriaren izen ona zabaltzen laguntzen daben norbanako edo erakundeei.
Oraingo honetan, alkateak azaldu dauenez, zeremoniak emozionantea izan dau: Ikasitakoen artean, Bilboko agintari gorenak ondokoa azpimarratu dau: Besteen arpegiak zuzenean ikustea, besarkada beroak eta hurrekotasuna sentidutea. Berbak ahoskatzen dituen ezpanak, maite ditugunak musukatzeko erabilten ditugun ezpanak ikusiz. Ezpan horreekaz gaur eskerrak emoten dieutsueguz, bihotz-bihotzez, errekonozimenduon bitartez, Bilbon emon eta eregi gura ditugun Balioen adibide zarielako.
Alkateak ondokoa nabarmendu dau: Zuek lako figura gehiago, geuk geure burua zuen ispiluan ikusteko eta mehatxuen eta alkartasun ezaren zaratearen aurrean indartsuagoak izan gaitezan. Besarkada eta hurrekotasun adierazpen gehiago behar ditugu, alkarri begietara begiratu eta eskerrak emon, oraingoan maskara barik.
Esangura horretan, Pau Casals biolontxelista eta konpositore ospetsuaren esaldi bat gogoratu dau: Pentsau behar dogu zugatz baten hostoetako bat garela eta zugatza gizateria osoa dala. Ezin dogu batak besteak barik bizi, zugatzik barik. Eta Bilbo da gure zugatza.
Sariak
Juan Mari Aburtok Daniel Innerarity filosofoaz adierazo dau berbea eta alkarrizketa maite dituala eta politikea dala haren pasinoa. Munduan zehar ibili da egungo gizarteari eragiten deutsen arazo larriei buruzko azterlan, ikerketa, berbaldi eta liburuakaz, baina betibe gure etorkizuna hobetuko dabe konponbideei ateak edegiz.
Iraia Iturregiren gainean, Athletic Clubeko nesken taldeko futbolari ohia eta gaur egun entrenatzailea danaren gainean, ondokoa nabarmendu dau: Gure Athleticen balioen eta filosofiaren alde egiten dau, kirolaren munduan emakumeak ahaldundutzearen alde eta, gainera, 2013an Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria izan zala.
Adolfo Arejita hizkuntzalari eta euskaltzainak gure hizkuntzari, euskereari, eskaintzen deutsozan ahalegina eta dedikazinoa balorau ditu: Euskerearen erabilerearen alde lan egin dau beti baina, batez be, euskerearen prestigioaren alde: Eskerrik asko euskereak balio berezia dauen lekuetan egoteagaitik. Bilbo beti egongo da zorretan zeugaz. Autortza hau Bilboren esker onaren ikur izan daitela zuretzat.
Alkateak Susana Rodriguez Vidarte Ekonomia eta Enpresa Zientzietako katedraduna be zoriondu dau. Haren ibilbide profesional eta akademiko sendoa goraipatu dau, gizonentzat nahiz emakumeentzat eredu dan ibilbide legez.
Azkenik, Bilboko Orkestra Sinfonikoko (BOS) kide guzti-guztiei egin deutse zorion-adierazpena uriaren izenean. Gaur Bilboko enbaxadore titulua jaso baitau Orkestreak, mendeurrena beteten dauen urtean, hain zuzen be: BOS gazte honi beste ehun urte betetea opa deutsagu.
Ondokoak dira bost sarituak:
- Daniel Innenarity Grau: Gizartea ikuspegi sakonetik aztertzeko eta aztertzeko dauen gaitasunagatik, gizakiak etorkizun hobea eta guztiontzat eregiteko aukeratu behar dituan bitartekoak eta tresnak balioetsuz.
- Iraia Iturregi Sustatxa: Athleticen balioak eta filosofia defendiduteagaitik, zuri-gorrien pasinoa, talentua eta emakumeen kirolean ahaldundutzearen aldeko jarrerea buztartuz.
- Adolfo Arejita Oñarte-Etxebarria: Euskerearen alde eta euskerearen defentsan egindako ibilbide eta lan akademiko, literario eta dibulgatzaileagaitik.
- Susana Rodriguez Vidarte: Lidergoak eta erantzukizunak markatuako karrera profesional handia landu dauen emakumea izateagaitik.
- Bilboko Uriaren Enbaxadorea 2022: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS): Orkestrearen mendeurrenean, Bilboko izena munduan zehar profesionaltasun eta kalidade handiz eroateagaitik; musikeak personak batzen gaituala erakutsiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!