Les Que Faltaband, Kataluniatik Euskal Herrira

Bizkaie! 2022-12-09 08:48   Musikea

Kataluniako zortzi emakume dira taldean.

Bersino ezagunez betetako show-ikuskizuna jorratzen dabe. Ordu biko errepertorioa abesti mitiko eta oso ezagunakaz egindako kontzertuak izaten dira. Les Que Faltaband taldeak erakutsi nahi dau % 100 emakumeek egindako abestiakaz be ikuskizun erakargarria eta bikaina egin daitekela. Zuzeneko indartsua, aldarrikatzailea eta iraultzailea, musikea eta jantzak beste osogai artistiko batzuekaz buztartzen dituana.

Les Que Faltaband taldeak jai erraldoia sortzen dau zuzenekoetan, erritmo latindarrak, 80 hamarkadako kantu esanguratsuak eta gaur egungo abesti erakargarriak joten ditue kontzertuetan.

Les Que Faltaband taldeko neskek gitxi gorabehera ordu biko ikuskizun ikaragarri eta distiratsua aurkezten dabe.

Baga-Biga-ren ardurea da taldearen kontratazinoa Euskal Herrian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu