Mikel Kazalis, Delirium Tremens-eko taldekide barria

Bizkaie! 2022-12-07 10:01   Musikea

Delirium Tremens + Unidad Alavesak Azpeitiko San Agustinen joko dabe abenduaren 10ean.

Delirium Tremens | Ikusi handiago | Argazki originala

30 urteren ondoren bueltauta eta Hordago gure disko barriak izan dauen eta jarraitzaileek erakutsi deuskuen harrera ezin hobea ikusita, beste hordago bat dakargu, izan be, neguko birea prest dogu ata aldaketa handi bategaz gatoz: Patxi Irisarri, gure bajujolea, faltako da. Lehen urte hareetan, Patxi gutako bat izan zan, oraingo buelta honetan be bai, baina... Biziak traba asko jarten ditu eta beti ez da erraza amesak errealidadeagaz ezkontzea. Kontziliazinoa. Hori dala eta, ezinezkoa da berarentzat aurrera jarraitzea. Holan esan deusku, hola hartu dogu eta horrek sortu deuskun atsekabea disimulau barik, benetan eskertzen deutsagu beti izan dauen eta orain barriro be erakutsi dauen konpromisoa. Eskerrik asko Patxi!!! Aurrera beti!!! Eta guk be aurrera, bere lekuan -eta hemen dator hurrengo bonbazoa- bira honetako 6 kontzertuetan, Mikel Kazalisek (Anestesia, Negu Gorriak, Kuraia, Matxura, etab...) joko dau bajua.

Kontzertuak

Delirium Tremens + Unidad Alavesa:

Azpeitia, San Agustin, Abenduak 10. Erosi sarrerak hemen.

Iruña, Zentral, urtarrilak 6. Erosi sarrerak hemen.

Bilbo, Kafe Antzokia, Urtarrilak 14. Erosi sarrerak hemen.

Gasteiz, Jimmy Jazz, Urtarrilak 21. Erosi sarrerak hemen.

Barcelona, Razzmatazz, Zezeilak 10. Erosi sarrerak hemen.

Biarritz, Atabal, Martiak 4. Erosi sarrerak hemen.

Eta egun gitxi barru, alkarregaz grabau dogun What a Wonderful World-en bersinoa aurkeztuko dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu