Asgarth Añorgako taldearen lehen estudioko lana 17 urtean

Bizkaie! 2022-12-07 09:34   Musikea

Zeldatik, Asgarth taldearen bosgarren diskoa plazan.



Zeldatik
Añorgako Asgarth taldearen bosgarren diskoa da. Disko barri honetan, taldea bere sustraietara bueltau da, estilo klasikora, boskote barritua eta soinu indartsua dakarre: Euskal heavy metal formazinoak 2020. urtearen hasieran iragarri eban bueltea baina ordutik itzalean dabil, pandemia dala eta.
Orain, hamaika abesti barri aurkezten ditu, itxialdi sasoian, etxeko zeldatik, gizarte gaiak eta maitasuna lantzen dituen letrakaz.

Zeldatik-en azala Iker Bengoetxea (The Ogrocadaver) artista anorgarrak egin dau: Jakina da txori bakotxa askatasunaren ikur dala. Gaueko txoria, batez be, hainbat sinismenen ikurra da. Mitologia klasikoan, alde batetik, jakinduriaren seinale. Gurean, barriz, heriotzearen iragarlea. Bakotxak dauka bata ala bestea dan jakiteko giltza.

Zeldatik

01. Argi Izpiak
02. Zeldatik
03. Izurri Berria
04. Kale Gorrian
05. Gainditu Dut
06. Ispilu Zelataria
07. Abodulayren Agurra
08. Abdoulay
09. Nahi Nukeen Herria
10. Ezin Bizi
11. Parasitoa

Diskoa Haritz Harreguyren estudioan grabau dabe eta aurkezpenak ondoko egun eta lekuetan izango dira:

Abenduaren 10ean, Donostiako Doka Kafe Antzokian.

Abenduaren 17an, Azpeitiko San Agustin Kulturgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu