ETS taldeak bere historiako diskorik ausartena argitaratu dau

Bizkaie! 2022-12-02 13:43   Musikea

Guretzat eraldaketa prozesu baten emoitzea da.



Aukera Berriak
izeneko azken lanagaz hasi zan, popa nagusi dan mimautako jarduerea, musika estiloen aurreko aurreretxiak baztertuz.

Kontzeptuari begira, diskoa personei, kaleari eta kultura herrikoiari egindako omenaldia da. Eguneroko bizitearen eta aldarteen arteko transizinoaren adierazpen artistikoa (samurtasuna, alaitasuna, nostalgia, euforia...). Guretzat, musika estilo ugari buztartzen dituan lana da, musikak eta berbak Iñigo Etxezarretarenak dira eta produkzinoa Genis Trani katalanak egin dau.

Musikatik harago doa diskoa eta abesti bakotxa margolan kostunbristeagaz batera aurkezten da, proiektuari kalidade artistiko handiagoa emonez eta proposamen musikal barri hau, artelan bihurtuz.

Guretzat, diskoko lehenengo kantuak proiektuari izena emoten deutso, soinu latinoak keinu flamenkoakaz buztartuta, kantu honegaz uniberso musikal barria edegiten dau. Abestiak persona biren arteko hartu-emon pasionalak deskribiduten ditu, biziteari emon geinkion balioa gogoratuz.

Ganerako kantuetan, Barkaidazu izenburukoan, melodia itsaskorrak eta nazinoarteko pop taldeetan inspirautako musika giroak eta Eñaut Elorrieta erreferentearen kolaborazinoa be ezin ahaztu.

Era berean, dance estiloa zein elektronikea be badagoz, folka, musika lasaia, melodia alaiak eta reggae beroa be bai eta regetoia... Diskoko kantu lotsabakoan, Itzalizazu argia kantuan, barriz, deigarria da Dupla taldearen kolaborazinoa.

Kontuak kontu, Baga Biga diskoetxeak argitaratu dau Guretzat diskoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu