Milaka herritarrek egunerokoan hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa praktikoa egin dabe
2022-12-02 12:26 Euskerea berbagaiAriguneen sorreran sakonduz eremu barrietan urratsak emon ditue erakundeek.
Euskaraldiaren hirugarren edizinoa amaitzen dan egunean bertan batu dira ekimenaren koordinazino mahaia osotzen daben erakundeetako ordezkariak ariketearen inguruko balorazinoa egiteko.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako kultura eta hizkuntza politikako sailburua eta bozeroamaileak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko herritarrakazko hartu-emonetarako kontseilariak, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko buruak eta Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzaileak koordinazino mahaiaren balorazinoa
agertu dabe Gasteizko Artium Museoan egindako agerraldian.
Koordinazino orokorreko kideez gan Gasteiz, Arrasate, Sakana, Tolosaldea eta Arrigorriagako batzordeetako kideak egon dira eta euren balorazinoa egin dabe. Arrasateko batzordeko kide Ikuska Lizarralde, Euskaraldiko hirugarren zutabea diran erakundeek be izan dabe euren ordezkaritzea: Puente Farmazia, RPK taldea eta Setem Hego Haizea alkarteko ordezkariek parte hartu dabe agerraldian.
Lehen edizinotik, 2018tik, hizkuntza ohituretan eragiteko helburua izan dauen ariketa praktikoa ida Euskaraldia eta zemendiaren 18an hasi zan hirugarren aldi honek be hori izan dau helburu nagusi. Lehen berbea euskeraz egitea, ulertzen daben danakaz euskeraz egitea, alkarrizketa elebidunak egitea eta euskerea erabilteko gune babestuak sortzea dira partaideei Euskaraldiak proponidutako ariketak.
Zemendiaren 18tik abenduaren 2ra, milaka lagunek egin dabe ariketa praktikoa eta hemen Euskaltzaleen Topaguneak, Eusko Jaurlaritzeak, Nafarroako Gobernuak, Euskerearen Erakunde Publikoak eta Euskal Urigune Alkargoak egindako balorazinoa da ondokoa.
Euskaraldiaren hirugarren edizinoaren balorazinoa
Amaitzeko dagoan Euskaraldiaren hirugarren edizino honetan, Euskaraldia gizartean normalizat eta finkatu dala uste dogu ekimenaren atontzaileok. Aurreko edizino bietan herritar eta erakundeen hizkuntza praktikatan eragiteko proposamen barriak ekarri zituan ekimen barritzaile honek eta hirugarren edizino honetan Euskaraldia, ariketa ezaguna izateaz gan, gizartean txertatua eta normalizauta dagoala ikusi dogu.
Euskaraldia gizartean oso barruratuta dagozan arau sozialetan eragiteko eta aldatzeko proposamena da eta edizinoz edizino gabiz bide hori urratzen. Herritarrak ariketak proposatzen dituanak ulertzen eta barruratzen dabiz.
Ahobizi eta belarriprest rolen atzean dagozan jokerak gero eta hobeto ulertzen dira: Partaideek badakite hau ez dala euskerearen aldekotasuna adierazoteko kanpaina bat.
Lehen berbea euskaraz arau sozialak aurrerapauso handiak emon ditu lau urteotan.
Euskeraz ulertzen dauenagaz euskereari eusteko jokabidea be danok barruratu dogu.
Hirugarren edizinoak erakutsiko dau ariketa efektiboa dala, proponiduten diran ahobizi eta belarriprest rolei lotutako portaerei eusterakoan, norberaren euskerearen erabilerea hazi egiten dala. Eta erakundeetan euskeraz eroso ibilteko neurriak hartu eta gune babestuak sortzen diranean be euskeraz gehiago
egiten dala.
Euskaraldian parte hartzea be egonkortze bidean dago. Aurreko edizinoaren parte hartze kopuruan gagoz (161.099 lagunek izena emon edo berretsi dabe aurten).
Danetara, 6.634 erakundek emon dabe izena Euskaraldiaren hirugarren edizioan.
Aurrera begirako erronkak
Aurrera begira, rolak gizarteratzen jarraitzea da asmoa, epe luzeko lana izango baita. Lehen berbea euskeraz izatea, ulertzen dabenen aurrean euskereari eta alkarrizketa elebidunei eustea da asmoa, lau urte baino onartuagoak eta txertatuagoak dagoz gizartean eta gure egunerokoan. Eta legitimazino hori oso garrantzitsua da hiztunok gure hizkuntza hautuak egiteko momentuan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!