Jone Bilbao eta Elena Muñoz dira #txiotesia6 lehiaketako irabazleak
2022-12-02 07:59 KultureaJarraitu daigun zientzia eta euskera buztartzen.
Urdaibaiko esturioko uraren kalidadtea eta hesteetako hanturazko gaixotasunaren tratamendurako 3Dn egindako hidrogelen gaineko ikerketen txioek eskuratu dabe 6. edizinoko Txiolari ulergarrienaren eta Txiolari originalenaren titulua.
Baditugu #txiotesia6 lehiaketako irabazleen izenak: Jone Bilbao izan da Txiolari ulergarriena eta Elena Muñoz Txiolari originalena. 500 eta 300 euroko diru-saria eskuratu dabe hurranez hurran.
Egiten dabizen edo defendiduta daben tesia 6 txiotan laburtzea izan da ikertzaileen erronkea eta danetara 106 ikertzailek parte hartu dabe zemendiaren 22an egindako lehiaketan. Bost kideko epaimahaia izan da irabazleak hautatzeko ardurea izan dauena: Uxoa Iñurrieta, Oskar Gonzalez, Miren Berasategi, Jon Mentxakatorre eta Eider Urkola.
Azkenean, Urdaibaiko estuarioko uraren kalidadearen gaineko ikerketeak eta Hesteetako hanturazko gaixotasunaren tratamendurako 3Dn egindako hidrogelen gaineko ikerketen txioek eskuratu dabe saria.
Txiolari ulergarriena Jone Bilbao (@jonebil):
Jone Bilbao Antolinek Ingurugiro Zientziak ikasi zituan. Tesiko azken urtean dabil, UPV/EHUko Zientzia eta Teknoloia Fakultadeko Ibai Ekologia Taldean.
Ikusi hemen txio irabazleak: "Urdaibaiko estuarioko saneamendu-lanen efektua aztertzen fitoplankton eta aldagai fisiko-kimikoen analisien bidez" izeneko tesia lantzen ibili naz azken 3 urteetan. Baina, zergaitik fitoplanktona Eta zergaitik Urdaibai Adi! #txiotesia6
Txiolari originalena Elena Muñoz (@ElenaMuozPrez1):
Elena Muñoz Pérez UPV/EHUko Farmazia Fakultadean dabil tesia egiten, NanobioCel taldean. Tesiaren 2. urtean dabil.
Ikusi hemen txio irabazleak: 1, Atzo nire amak nire tesiaren izenburua galdetu eustan. Nik erantzun neutsan: Hesteetako hanturazko gaixotasuna tratetako zelula ama mesenkimaletako serkretomaz kargautako hidrogeletan oinarritutako ondeste-formulazinoen 3D inprimaketea. Bere aurpegia hemen behean: #txiotesia6
Sari banaketa ekitaldia abenduaren 1ean egin da Eibarko Markeskoa Jauretxean. Txiolari ulergarriena eta Txiolari originalena nortzuk diran ezagutzeaz gan, Aitor Cevidanes Miranda ikertzailea be bertan izan da eta Euskerea buruan ikertu munduan. Euskal zientzialari gazte baten gorabeherak berbaldia eskaini dau.
Cevidanes, albaitaritzan lizentziatua da. Doktoregoaren eraginez Txilera joan zan eta Andres Bello Unibersidadeko Konserbazinoaren Medikuntzea doktoregotza programan egin eban tesia. 2019. urtean defendidu eban: Kapar, arkakuso eta bektore bidez kutsatutako patogenoen transmisinoa Andeetako azeri eta txakurren artean Txileko paisaje antropikoan. Orain NEIKERen lan egiten dau doktoradu ondoko ikerlari bezela. Hemen Unibertsitatea.net atarian egin eutsen alkarrizketea: Gizakien jarduerek basanimalien osasunean eta gaixotasunen ekologian inpaktu handia izan leikie.
Eta honegaz guztiagaz emon deutse amaierea aurtengo #txiotesia6-ri! Eskerrak emon nahi deutseguz 6. edizinoan bidelagun izan dogun UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedreari.
Eta zelan ez... zorionak eta eskerrik asko parte-hartzaile guztiei. Jarraitu daigun zientzia eta euskera buztartzen. #txiotesia7ra arte!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!