'Alarma', Su Ta Gar-en disko barria kalean da
2022-11-30 13:50 MusikeaEstudioko 12. lana dau Eibarko taldeak.
Talde beteranoa da Su Ta Gar, baina gaurkotasunez betetako doinu eta berbak plazaratzen segitzen dau, dagoeneko 30 urte baino gehiago dituan ibilbide oparoan etenik egin barik. Alarma izeneko diskoa aurkeztu dabe oraingo honetan (Jo Ta Ke Ekoizpenak), bandearen estudioko 12.a, betiko izakereari eutsiz: barru-barrutik urtendako aldarria, taldekideak inguratzen dituen ardura eta personak gogoan, maitasuna eta indarra buztartuta.
Taldekideen esanetan, ikutu historikoa dabe disko barriko hamaika kantuek, baina bizi dogun errealidadearen espilu be badira. Gauza bat ziurra da: maitasunetik idatzitako piezak dira, indartsuak baina samurrak. Betiko metal doinuei ez deutse uko egin.
Sei urte pasau dira Su Ta Gar-en aurreko diskotik, baina bitarte horretan ez da geldirik egon Eibarko bandea. Pandemian hasi ziran Alarma-ko kantuei formea emoten, taldeak ohikoa dauen kritika sozialean oinarrituta.
Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dabe Alarma eta abenduaren 6an egongo da eskuragarri, plataforma digital guztietan zein formatu fisikoan. Diskoko kantuak zuzeneko kontzertuetan aurkezten, ostera, udabarri aldera hasiko dirala aurreratu dabe, martian edo apirilean. Alarma iragarteko bideoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!