'Gordinik' diskoa aurkeztu dabe bermeotarrek Bilbon

Bizkaie! 2022-11-30 12:43   Musikea

Bira Kulturgunean izan da aurkezpena.

Bilboko Bira Kulturan egindako aurkezpena. Erretratua: Bira Kultura | Ikusi handiago | Argazki originala



Rock kantu azkar eta zuzenak jorratzen ditue oinarri sendoa eta berba eta kontzeptu bereziak zabaltzeko.

Euskerea euren ama hizkuntzea izanik, lotsa barik kantetan dabe publikoaren aurrean.

Oholtzak dira rocka defendiduteko lekurik aproposenak eta horreetan erakutsi gura dabe taldearen indarra.

Gordinik diskoa baino lehen Sugarra (2020), Errautsak (2021) eta Suge (2021) diskoak plazaratu ditu Addar taldeak.

Sariei jagokenez, 2020. urtean, Rockein Lehiaketan, Euskal Taldertik Onena saria irabazi eben.

2018. urtean, Bermeon sortu zan Addar, aurretik beste musika abentura batzuetan ibilitako musikariakaz. Gaur egun, Gorka Padrones, Beñat Aurre, Mikel Omagogeaskoa eta Imanol Rodriguez dira taldekideak.

Gor Diskoak diskoetxeagaz argitaratu dabe Gordinik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu