Sageztia, sagarra eta eztia nahastauta sortutako edaria
2022-11-30 10:11 Jan edanakSisga sarietan, lehen eta hirugarren saria irabazi ditue
Euskal Herriko sagardao-ekoizpen handiena bertako sagarrakaz egiten da sagarra landatzen dan lurretan, ohikoa da polinizazinoan modu naturalean laguntzen daben erleen abaraskak topetea. Ez litzateke sagardao naturalik egongo sagar produktoreen lanik barik, ezta erleen polinizazinoaren jarduerarik barik be.
Biodibersidadearen zirkulua zarratzeko asmoz, sektore guztien parte-hartzea eta egungo konsumitzaileak produktu eta aurkezpen barrien konsumoaren aurrean dauen interesaz jaubetuz, sagardao naturaletik eratorritako edariak egiteko Sagezti proiektua jarri eben martxan, elaborazino-prozesuan eztia txertatuz.
Lankidetza-proiektu honetan parte hartzen dabe: Iparragirre, Iturrieta eta Ola Sagardotegiek; Juan Zuriarrain aholkularitza enologikoa eta Leartiker zentro teknologikoak eta Eusko Jaurlaritzaren eta LGENFren (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa) babesa jaso dau.
Leartikerren instalazinoetan eta upeltegietan egindako aproben ondorioz, sagardao naturala ardatz hartu eta edariak lortzeko prozesuei buruzko ezagutzan aurrera egin da, sagar-muztioa eta eztia hartziduran txertatzen dabenak; emoitzea izan da eztia balioesten daben kalidade sensorialeko edari alkoholdunen gama barritzailea.
XII. Sisga sariak
Produktuen lehen prototipoak Xixonen erakutsi eta aparteko eszenatoki bilakatu zan lantaldeak proiektua aurkezteko. Publikoak interes handia erakutsi eban.
Esperientzia aberasgarria izan zan Xixonekoa, aurkeztutako lau Sagezti produktuetako bik
saria irabazi ebelako Zaporedun Sagardaoen kategorian.
Hurrengo pausuak
Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzailearen eskutik, Astigarragan daben egoitzan sagarraren sektoreko profesional eta alkarteentzako Sagezti proiektuaren aurkezpena egin dabe. Egitasmo honen jatorria, gauzatutako prozesuak eta emoitzak ezagutzera emoteaz gan, Sagezti edari barria probetako saioak egin zituen.
Sagezti proiektuaren hurrengo mugarria azkenengo kanpainan zehaztutako produktu-bariedadeen produkzino komertziala egitea da eta, horregaitik, Iparragirre, Iturrieta eta Ola sagardaotegiak zeregin horretan dabiz udabarrian produktu barriak merkaturatu ahal izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!