Bilbo musikaz beteko da Gabonetan

Bizkaie! 2022-11-30 08:21   Musikea

Magiaz, argiz, aisialdiz eta kulturaz beteko da Bilbo urtarrilaren 8ra arte.

Antuxuna eta Patx | Ikusi handiago | Argazki originala

Datozen asteetan, bilbotarrek Gabonetako Abesbatzen Kontzertuez gozau ahal izango dabe uriko hainbat eleizatan; gainera, Argenta Voce, Melodika Ensemble, Martin Barcelona eta Miren de Diego, Soinuak Haizean, Arpenjo bikotea, Flamengrass, Szmana Contraste eta Antuxuna eta Patx taldeen kontzertuak izango dira.

#BilbaoGabonak Udalak Gabonetarako dauen proiektua, urira bueltauko da pandemiak eragindako murrizketa barik eta egun horreetan Bilbo erakarpen gune moduan eta aisialdiko, merkataritzako eta kulturako erreferente moduan finkatzeko asmoarri eutsiz.

Kultur Gabonak ekimenak, Gabonak txiki zein handientzako aisialdi eta kultura planez beteteko Bilboko Udalak martxan jarritako ekimenak, proposamen ugari eskainiko ditu datozen asteetan hurreko kultur eragileen eskutik, besteak beste, Bilboko hainbat gunetan izango diran musika-hitzorduak nabarmentzen dira, eleizetan, udal zentroetan edo Bertendona Institutuan.

Kontuak kontu, aste honetatik urtarrilaren 4ra, bilbotarrek Bilboko Atxuri, Zabala, Zorrotza, Santutxu, Castaños, Indautxu, Errekalde, Abusu, Abando, Txurdinaga, Irala, Olabeaga eta Basurtu auzoetako eleizetan egingo diran kontzertuez gozau ahal izango dabe; kontzertuok Bilboko Ganbera Abesbatza eta Orkestrea; Otxote Lur Maitea eta Jatorki Abesbatza (Zemendiaren 27, 12:00etan, Olabeagako San Nikolas eleizan); Bilbao Kamerata eta Bilboko Rossini Abesbatza Alkartea (Abenduaren 1ean, 19:30ean, Basurtuko Inmaculada eleizan); Club Deportivo Abesbatza eta Otxarkoaga Abesbatza Abenduaren 2an, 19:30ean, Zorrotzako La Milagrosa parrokian); Deustoarrak Abesbatza eta Otxote Bilbao Argia (Abenduaren 16an, 19:30ean, Castañoseko El Salvador eleizan); Iubilo Bilbao Abesbatza eta Lagundi Abesbatza (Abenduaren 17an, 20:00etan, Abandoko 5. Parrokian); Begoñako Sustraiak Abesbatza eta Bilbao Musikako Gazte Abesbatza (Abenduak 21, 20:15ean, Errekaldeko Nuestra Señora del Rosario eleizan); Andre Berri Abesbatza eta Arraizpe Abesbatza Alkartea (Abenduaren 22an, 19:30ean, Txurdinagako Santa Maria de Birjinetxe eleizan); Garaizarko Matsorriak eta San Fran Korue (Abenduaren 23an, 19:30ean, San Inazioko eleizan); San Anton Orfeoia eta Euskeria Abesbatza (Abenduaren 28ko 20:00retan, La Peña-Abusuko El Buen Pastor eleizan); Mikel Deuna Abesbatza eta Inmakuladako Abeslariak Abesbatza (Abenduaren 29an, 19:30ean, Otxarkoagako Santos Justo eta Pastor Parrokian); Emays Abesbatza eta San Inazio Abesbatza (Urtarrilaren 2an, 18:30ean, Zabalako San Rafael eleizan); Gaudeamus eta Bizkaiko Ingeniarien Abesbatza (Urtarrilaren 3an, 20:00retan, Indautxuko El Carmen eleizan); eta Ars Viva Abesbatza (Urtarrilaren 4an 20:30ean, Santutxuko El Carmelo eleizan).

Ondoko kontzertuak be gogoan hartzekoak izango dira:

• Szamana Contraste. Zemendiaren 26an, 19:30ean, Buia Udaltegian: Karolina Kinastowskak eta Hugo Siveriak kontzertua eskainiko dabe Sambak eta popak bat egiten daben lekuan, gitarrak ahotsa topetan dau, ezagunak ezezaguna topetan dau eta pasinoak pasinoa topetan dau. Brasilek Poloniagaz muga egiten dauen lekua.

Alegría, Flamengrass. Abenduaren 2an, 19:00retan, Bertendona Institutoan (sarrera behar dauen kontzertu bakarra – 5 euro. Sarrerak esteka honetan).

FlamenGrass, berez, bluegrassaren eta flamenkoaren fusinotik jaioten da (erro tradizionaleko musikak dira biak). Lluís Gómez proiektuaren zuzendaria, banjo-jotzaile ezaguna da mundu osoan eta Kataluniako eskola flamenkoaren gitarrista esanguratsuetako bat be bai.

Cantar sintiendo, sentir cantando, Melodika Ensemble. Abenduaren 14an, 19:00retan, El Salvador eleizan, Castaños Birikak bete egiten dira, arimak ganezka egiten dau. Notak jaio eta hegan egiten dabe. Taupadak konpasau egiten dira eta bihotzak abestu egiten dau. Lau ahotsek bat egiten dabe sentimendu bardin batez biziagotutako harmonia melodiko batean, musikearen amesetik ez esnatzeko.

Love Music Concert, Martin Barcelona eta Miren de Diego. Abenduaren 15ean, 20:00retan, Paduako San Antonio eleizan Martín Barcelona tenor bilbotar gazteak eta Miren de Diego biola-jotzaileak errepertorio aberatsa interpretauko dabe, tonu liriko bati eutsiz. Hor izango dira maitasunaren, zinemearen eta lurraren kanta ezagunenak: Leonard Cohen, Frank Sinatra, Elvis Presley, Louis Armstrong, Elton John, Josh Groban, II Divo, Mikel Laboa, Xabier Lete eta beste batzuen arrakasta handiak.

Un viaje sonoro y visual por las emociones, Soinuak Haizean. Abenduaren 19an, 19:00etan, Castañoseko El Salvador Eleizan.

Ikuskizun musikal honetan, Emozio Jaunak gure emozioak bereizten, estimatzen eta bideratzen lagunduko digu, Beethoven, Prokoviev, Strauss, Korsakov, Mussorsgy eta Chopinen musikaz lagunduta, besteak beste.

Itoizezank!, Antuxuna eta Patx. Abenduaren 29an, 19:00retan, Errekaldeko Udaltegian. Itoizezank! Abar irratsaioko gidariak, Antuxuna ta Patx, Sigrid erreginaren bila Itoiz taldearen unibersoan.

#bilbaoGabonak

#BilbaoGabonak Bilbora bueltauko da Gabonetan, inoiz baino ilusino handiagoagaz, urte bi egin ostean murrizketapean. Bilbok ostera be izango ditu auzo guztietako kaleak magiaz, argiz, aisialdiz eta kulturaz bete-beteak, datorren urtarrilaren 8ra arte.

#BilbaoGabonak asmo handiko ekimena da, Udalak diziplina guztietako programazino aberatsa martxan jarriz baina batez be umeentzat eta, Bizkaiko uriburua erakarpen gune moduan eta aisialdiko, merkataritzako eta kulturako erreferente moduan finkatzearren, baita egun horreetan be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu