UPV/EHUk Euskerearen Asteari ekingo deutso
2022-11-29 12:43 Euskerea berbagaiHelburua da euskerearen erabilerea arlo guztietan bultzatzea eta hizkuntzea ikastearen garrantzia nabarmentzea.
Zapatuan, abenduak 3, Euskerearen Nazinoarteko Eguna izango dogu baina Euskal Herriko Unibersidadeak aste osorako jarduerak atondu ditu, Euskerea buruan, ibili munduan goiburupean. UPV/EHUko hainbat lagun eta taldek atondu dabe ekitaldi programa zabala, hiru campusetan izango dira erakusketak, bertso-saioak, berbaldiak, irrati-maratoia, kontzertuak eta antzezlana.
Atondutako ekitaldien artean, UPV/EHUko euskera ikasleei egingo jaken Euskerea EHUn: arituz indarbarritu omenaldia dago, zemendiaren 29an, Bizkaia Aretoan. Era berean, Euskerea azentuekin izeneko mahai-ingurua eta bertso-saioa dagoz, abenduaren 1ean, Mikel Laboa plazan (Leioa-Erandio eremua. Bizkaiko Campusa). Ekitaldi berezia izango da, izan be, mahai-inguruan eta bertsotan ibiliko dan parte-hartzaile bakotxa munduaren punta batekoa da. Guztietatik inork ez dakar euskerea etxetik, ikasitako hizkuntzea da eta trebeziaz erabilten dabe euren egunerokoan.
Andaluzian jaiotako Reyes Prados, ETBn ibilten zan kazetaria eta egun UPV/EHUko irakaslea, (Gizarte eta Komunikazino Zientzietako Fakultadekoa) mahai-inguruaren gidari izango da. Ganerako parte-hartzaikeak, danak UPV/EHUko irakasleak, ondokoak dira: Cristina Miranda da Almeida, brasildarra (Arte Eder Fakultadeko irakaslea); Matteo Vannacci, italiarra (Zientzia eta Teknologia Fakultadeko irakaslea); Gabriel Lopez, argentinarra (Zientzia eta Teknologia Fakultadeko irakaslea); Teresa Campos, Jaén, (Bilboko Hezkuntza Fakultadeko irakaslea) eta Juan Abasolo, argentinarra (Bilboko Hezkuntza Fakultadeko irakaslea). Bestalde, bertsolariak, Manu Bendala, andaluziarra eta Peio Aldraiz, iruindarra.
Egitaraua
Arabako Canpusean
Zemendiak 29
12:00: Unibersidade Pabilioia, Subaki espazioa. Ardao eta gaztaia probetako saio iruzkindua, Hazi eta Elika erakundeek babestua, hurreko elikagaiakaz eta bertako ohiturei eta kultureari lotutako probetako saio didaktikoa.
18:30: Unibersidade Pabilioia, Gasteiz, Arabako campusean, Bertso-saioa.
Abenduak 1
19:00: Unibersidade Pabilioian, Anariren kontzertua.
Bizkaiko Campusean
Zemendiak 29
15:30-16:30: Bilbo, Bizkaia Aretoa, Oteiza gelan, Euskara EHUn: arituz indarberritu omenaldi-ekitaldia UPV/EHUko euskera ikasleei eta barriketaldia.
Abenduak 1
11:30-12:30: Leioa, Laboa plaza, Bizkaiko Campusean, Euskara azentuekin, Reyes Prados irakasleak gidatutako mahai-ingurua.
Abenduak 2
10:00-15:00: Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadean, Leioako Campusean, Irrati Maratoia.
11:00-12:00: Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko Auditorioan, Leioako Campusean, Loreak belaunetan. Kulturearen zazpi ahots gazte dokumentala eta barriketaldia.
13:00: Bilboko Injinerutza Eskolan, Bilbo, Bizkaiko Campusean, Elektrika ariguneak eta Gitarra elektrikoen tailerra.
14:00: Bilboko Ijinerutza Eskolan, Bilbon, Bizkaiko Campusean, Elektrika ariguneak eta kontzertua.
Gipuzkoako Campusean
Zeemendiaren 28tik abenduaren 1era
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultadean, HEFAko egunean behin lehiaketa azkarra. Lehiaketan parte hartzeko Egunean behin aplikazinoan sartu.
Zemendiak 29
Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, 17+1 helburua mundua eraldatzeko erakusketearen bisita gidatua UNESCO Katedrearen eskutik (izena ematea beharrezkoa).
Zemendiak 30
Carlos Santamaria Zentroko 4. gelan, Hizkuntzen erabileraren neurketa mintegia (izena emotea beharrezkoa).
Abenduak 2
Campusean zehar, Txistularien dianea.
Carlos Santamaria Zentroko auditorioan, ERRE. Aldarri bat bertsoz antzezlana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!