Petti eta Joseba Irazoki eta Lagunak alkarregaz datoz
2022-11-29 08:22 MusikeaLau kantuz osotutako lana ondu dabe, bakotxak abesti bi grabauta.
Musikari handi bi horreek alkarregaz egindako diskoa da Bonberenea Ekintzak-ek dakarren alerik barriena. Joseba Irazoki eta Petti beratarrek lau kantuz osotutako splita plazaratu dabe, bakotxak abesti bi grabauta. Rock and rollaren ardatzaren bueltan dabilen lana da, Joseba Irazoki eta Lagunak taldearen kasuan psikodelia ikutu batzuk dituana eta Pettik, barriz, kutsu rockeroagoa emon deutsona.
Joseba Irazokik bere ohiko bandea izan dau bidelagun grabaketan. Felix Buff bateria, Jaime Nieto bajua eta Ibai Gogortza gitarristea. Pettik Sergio Gonzalez izan dau lagun baterian eta Karlos Osinagak grabau ditu bajua eta txeloak. Osinagak berak izan dau Bonbereneako Estudioan diskoa grabetako ardurea eta Joseba Irazoki eta Lagunak-en kantuetan ahotsak be sartu ditu. Jonan Ordorikak masterizau dau diskoa Mamia Estudioan.
Kutsu berezia dauen lana da. Bonberenearen 25 urteko ibilbidearen parte izan dira eta dira oraindino be Joseba Irazoki eta Petti. Irazokik 25 aldiz jo dau etxeko oholtzan eta Pettik 19 aldiz. Horrezaz gin, Pettik zuzeneko disko bi grabau ditu bertan eta estudioko disko bat be argitaratu dau Bonberenea Ekintzak zigiluagaz.
Pettigaz aste honetan Bonberenea Ekintzak zigiluagaz plazaratuko dan diskoaren azaleko marrazkia Serafim de Sousarena da eta diseinua Hodei Estebanek egin dau. Milesker Tania De Sousa barriro be laguntzeagaitik.
Kantuak:
Side A (Joseba Irazoki eta Lagunak):
1- Azken aldia.
2- Luka.
Side B (Petti):
3- Gerra bakoitzaren ondoren.
4- Dirdira hori.
Kontzertuak
2023ko urtarrilaren 12an, Donostiako Doka Kafe Antzokian.
2023ko urtarrilaren 14an, Barakaldoko Barakaldo Antzokian.
2023ko zezeilaren 2an, Ordizian.
2023ko zezeilaren 15ean, Bilboko Bira Kulturan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!