Olentzeroren eta Mari Domingiren Kalejirak eta Errege Magoen kabalgatea aurrez aurre

Bizkaie! 2022-11-24 09:35   Kulturea

#BilbaoGabonak ekimenean, izotz ekologikozko pistea, umeentzako karpea eta Gabonetako Azokea be ezin ahaztu.

Bilboko Udalaren #BilbaoGabonak ekimenean, izotz ekologikozko pistea, umeentzako karpea eta Gabonetako Azokea be ezin ahaztu baina kultur jardueren eskaintza handia atondu dabe, izan be, auzo guztietan—antzerkia, musikea, zirkua, magia-ikuskizunak, abesbatzen kontzertuak, umorea, arte-erakusketak be izango dira.

Horrezaz gan, argiak zemendiaren 30ean biztuko ditue,

#BilbaoGabonak asmo handiko proiektua da programazino aberatsa dakarrena, edade guztietako jentearentzat, baina batez be umeentzat, Bizkaiko uriburua erakarpen gune moduan eta aisialdiko, merkataritzako eta kulturako erreferente moduan finkatzearren, baita egun horreetan be.

Itziar Urtasun Lankidetzako, Bizikidetzako eta Jaietako Saileko zinegotziak, Xabier Ochandiano Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako eta Enpleguko Saileko zinegotziak, Kepa Odriozola Zerbitzuetako eta Bizi Kalidadeko Saileko zinegotziak eta Gonzalo Olabarria Kultura Saileko zinegotziak aurkeztu ditue prentsaurrekoan #BilbaoGabonak programeak aurten dakarzan barrikuntza guztiak. Azaldu dabenez, Bilboko gune nagusia Itsasadarraren alde bietan egongo da eta, gainera, Bilboko udaletxearen ingurua, Arenala eta Erripa Kaia barriro be izango dira ospakizunen bihotza.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu