'Zero grabitatea' Chillida Lekun
2022-11-23 13:00 KultureaZemendiaren 24tik 2023ko maiatzaren 15era.
Zemendiaren 24an emongo jako hasierea Zero Grabitatea erakusketeari Chillida Lekun, Chillidak grabedadea aztertu eta desafietako erabili zituan hogeita hamar bat lan batzen dituan erakusketea.
Fenomeno hori interesau jakon bere ibilbide osoan zehar, baina 70eko hamarkadearen erdialdera arte Chillidak ez eban grabedadeari aurre egiteko behar personal eta artistiko hori sentidu. Beharrizan horretatik sortu zan Lugar de encuentros III [Topaketa-lekua III], La Castellana Aire Zabaleko Eskultura Museorako egin eban zintzilik edo eskegita dagoan eskultura publiko handi bat. Pieza honek emongo deutso hasierea Zabalagako Baserriko 5. aretoan egingo dan erakusketeari.
Chillidak termino fisikoak asmetako askatasuna hartzen dau kontzeptu espiritualak, mistikoak edo poetikoak deskribiduteko. Materiaren eta espirituaren abiaduraz, denporearen densidadeaz, grabedadeari aurre egiteko pisuaz, zehazten eta bereizten dauen mugaz, argia elementu sortzaile lez edo kosmosagaz lotzen diran arkitekturea jorratzen ditu. Holan, 1960ko hamarkadearen amaieran, Chillidak pisu eta grabedade kontuetan jatorrizko eta personala dan ikerketeari ekin eutson, hau da, Newtonen kontrako burrukeari —maila artistikoan— grabedadeari aurre eginez.
70eko hamarkadearen erdialdera arte, Chillida ez zan jaubetu grabedadearen kontrako burruka horrek behar personalean eta artistikoan eragin zuzena ebala.
Erosi sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!