Bixente Martinezek Oskorriren bersinoak eskainiko ditu Eibarren

Bizkaie! 2022-11-23 11:07   Musikea

Bakarkako lehenengo lana Eibarren aurkeztuko dau zemendiaren 25ean.

Bixente Martinez | Ikusi handiago | Argazki originala

Bixente Martinez musikariak bere lehen bakarkako lana kaleratu eban 2021. urtearen amaieran, Txoria buruan eta ibili munduan eta Eibarren izango da bere disko barria aurkezten bariku honetan, zemendiaren 25ean. Kontzertua Eibarko Coliseo Antzokian izango da arratsaldeko 19:00retan. Kontzerturako sarrerak erosi hemen.

Lan barria aurkezteko ikuskizun ederra atondu dau Bixente Martinezek, izan be, musikariak Oskorriren kantuei begirada barria eskaintzen deutso musikearen eta jantzearen bitartez eta beragaz batera Haatik Konpainiako Leire Romero eta Aimar Odriozola jantzariak izango dira oholtza gainean.

Oskorriren errepertoriotik ataratako kantuak bere barruko esentziagaz hornidu ditu, ondoren modu libre eta barrian birmoldatuak izateko. Disko honetan gitarra bat baino gehiago erabili ditu artisteak, akustikoak eta elektrikoak, baita loopak eta bestelako efektu batzuk be.

Getxo, Zarautz, Legazpi, Getaria, Donostia eta beste zenbait herritan diskoa aurkeztu ondoren, orain Eibarren izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu