Euskaltzaindiaren eta Iruñeko Udalaren arteko hitzarmena, euskerearen aldeko lana indartzeko

Bizkaie! 2022-11-23 09:14   Euskerea berbagai

Erakundeen eta herritarren aholkulari izateko konpromisoa hartu dau Akademiak.

Andres Urrutia, Enrique Maya eta Maria Garcia Barberena, Iruñean (argazkia: Euskaltzaindia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskaltzaindiak eta Iruñeko Udalak 2022ari jagokon hitzarmena sinatu dabe, hau da, aurtengo urtarriletik abendura bitarteko alkarlana eta jarduerak zehazten dituana. Udalak 12.000 euro jarriko ditu Euskaltzaindiak euskereagaz lotutako zerbitzu eta jarduera ugari eroan deiazan Nafarroako uriburura.

Andres Urrutia euskaltzainburua eta Enrique Maya alkatea izan dira hitzarmena sinatzeko ekitaldiaren buru. Ganera, bertan izan dira Erramun Osa, Sagrario Aleman eta Andres Iñigo, Akademiaren izenean; eta Maria Garcia Barberena zinegotzia.

Iruñeko Udalak euskerearen inguruko gaietan eskatzen deutsan aholkularitzea emoteko konpromisoa hartu dau Euskaltzaindiak. Herritarrei be informazinoa, aholkuak eta ziurtagiriak emoteko ardurea izango dau Akademiak.

Ganera, euskal kulturea eta hizkuntzea zabaltzeko jarduerak, ikastaroak eta berbaldiak atonduko ditu, lekuan lekuko erakundeakaz alkarlanean. Azkenik, Euskaltzaindiak bere argitalpenen aleak emongo deutsez Iruñeko liburutegi publikoei eta Udaleko Euskera Zerbitzuari.

Herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena emotea da hitzarmenaren helburua, Andres Urrutia euskaltzainburuak azaldu dauenez: Hitzarmen honek eragin handia izango dau eta baliatuko dogu Nafarroan eta euskerearen beste lurraldeetan egiten dan lana indartzeko eta gizarteratzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu