Basque Design Azokea Bilbon

Bizkaie! 2022-11-22 13:49   Kulturea

Sorkuntza tailerra eta diseinu-proiektuak erakutsiko ditue Azkuna Zentroan.

Zemendiaren 25etik 27ra, Azkuna Zentroko diseinu-komunidadea osotzen daben hogei sortzailek euren proiektuak eta produktuak atarian erakutsiko ditue Bilbao Bizkaia Design Week-en (BBDW).

Azkuna Zentroak 2019an jarri eban martxan This is Basque Design; aurrerago 2019-2023 Programa Proiektuaren barruan, bertako diseinua eta sormen-industriak sustatzeko asmoz. Proiektua DendAZen gauzatu eben, Azkuna Zentroaren saltokian eta hiru urte honeetan diseinuaren erreferentzia bihurtu da. Espazio malgu eta ekologiko horretan, elementu mobikorrak eta birkonfiguretako modukoak erabilten dira, espazio hibrido bat sortzeko, bertakoa erakutsi eta bultzatzeko eta sorkuntzako prozesuak kontuan hartzeko.

DendAZ show room dinamiko eta bizia da eta diseinatzaileen lana eta sorkuntza-prozesua balioesten ditu, erosketa sortzailearen kontzeptua sustatuz. Haren balio bereizgarria da produktuaren balio erantsia, bertakoa agirian jartea, jasangarritasuna, Do It Yourself ikuspegia eta esklusibotasuna eta, batez be, bertako sormenaren eta diseinuaren balioa nabarmentzea.

This is Basque Design Merkatua aukera ezin hobea da DendAZ osotzen daben enpresen atzean dagoan proiektu personala eta profesionala ezagutzeko.

Egitaraua

 Proiektuen erakusketea.

 Erakusketa tailerrak.

MRLASPIUR (bitxigintzea). Barikuan, zemendiaren 25ean, 17:30 (45’) 10 persona - 16 urtetik gorakoak. Sarrerak 5€ / 3€ AZ Txartelagaz.

AMAKUYI (oihalgintzea). Zapatuan, zemendiaren 26an, 12:00 (2h 30’ – 3h). 10 persona - 16 urtetik gorakoak. Sarrerak: 5€ / 3€ AZ Txartelagaz.

Fábrica de Fabricantes (FÁB DE FAB) (Mayku Formbox eta Jesmonite molde zaharrak sortzea). Zapatuan, zemendiaren 26 18:00 (1h 30’).
10 pertsona - 16 urtetik gorakoak. Sarrerak: 5€ / 3€ AZ Txartelagaz.

Topaketea moda jasangarriagaz. Atarian dituen standetatik, Oihane Pardo (Amarenak) eta Ziortza Aurrekoetxea Urrutia (Zioru) diseinatzaileek euren ibilbide profesionalen eta marken bidez jorratzen dituen sormen-prozesuen barri emongo deutse.

ZIORU (diseinu eta moda jasangarria). Zapatuan, zemendiaren 26an, 17:30ean. Ziortza Aurrekoetxea Urrutiak, Zioru moda markearen sortzaile eta diseinatzaileak, ehungintzeari eta jantzigintzeari lotutako ibilbide personal eta profesionala dau. 2018an Zioru sortu eban modea lantzeko eta sentiduteko modu barriak topetako gunea, bertako diseinu baten alde eginez, tradizionala, barritzailea eta jasangarria danaren indarra bultzatuz eta erabilten ez danari bigarren bizitza bat emonez.

AMARENAK (diseinu eta moda jasangarria). Domekan, zemendiaren 27an, 12:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu