Goiuria Ikastolearen memoria dakar Iurretako Sormen Bekeak
2022-11-22 10:56 KultureaLiburua eta dokumentala dira proiektuaren emoitzak.
Udalak 2022ko Iurreta Sormen Bekea emon eutsan apirilean Goiuria Ikastolearen historia batzen ebilen talde bati, eta orain aurkeztu dabe emoitzea: Goiuria Ikastola, auzolan baten kronika izeneko lana. Aurtengo deialdia Literatura eta Ilustrazino Lanak sailekoa izan da eta Kristina Mardaras, Justo Alberdi eta Markel Onaindiak egin dabe proiektua. 6.000 euroko bekea izan da.
Sortu zan sasoian hasi eta gaur egun Iurretako herri-bizitzan dauen zereginera arte, Goiuria Ikastolearen inguruko kontakizun zehatza atondu dabe Sormen Bekearen irabazleek. Euskereak batzen eban herritar talde baten talde-lana ikastola bihurtu zan, eta gaur egun Iurretako kultur ondare eta alkarte topagune izaten jarraitzen dau, zehaztu dau Udalak.
Liburu batean azaldu ditu Goiuria Ikastolearen nondik norako guztiak, baina, proiektuaren osogarri, dokumentala be grabau dabe. Liburua eskuragarri dago eta dokumentala Durangoko Azokan estreinauko dabe. Iurretan bertan be emongo dabe filma, abenduaren 20an eta 22an (20:30), Ibarretxe Kultur Etxean.
Iurretako emonaldi bietako batera joan nahi dabenek aurretik emon behar dabe izena, doban, kultur-etxea@iurreta.eus helbidera idatzi edo 946 20 08 88 zenbakira deituta.
Iurretako Udalak zoriondu egin ditu proiektu irabazlearen egileak, egin daben lan bikainagaitik. Bide batez, Iurretako Sormen Bekearen hurrengo edizinoan parte hartzera animau ditu herritarrak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!