Azkuna Zentroak 5 proiektu aukeratu ditu Babestu, sorkuntzea sustatzeko programearen barruan

Bizkaie! 2022-11-21 13:23   Kulturea

Programeari esker hurreko sormen-sarea be babestuko da.

Asmoa da Babestu sorkuntzeari laguntzeko programearen barruan, esperientzia, idea eta ikuspegien trukea bultzatzea. Programeak hurreko sormen-sarea be babestu nahi dau, diziplina anitzeko eta zeharkako dimensinoan. Aukeratutako proiektuak zentroan landuko dira gitxienez 3 astez eta gehienez 3 hilebetez, 2023ko urtarriletik abendura. Estanis Comella, Pablo Marte eta Lorenzo García-Andrade, Julia Martos, Oihana Vicente eta Maia Villot de Diego Babestu 2023ren barruan proiektuak jorratzeko aukeratutako artistak dira.

Babestu 2023 ekimenerako aukeratutako sortzaileen proposamen artistikoak artearen narratiba barriei egindako begiradea dira eta antzerkiaren, performatibearen, grafikoaren eta eskultura-instalazinoaren, irudiaren, gorputzearen eta ahotsaren, artxiboaren, artist moving imagearen eta bideo-saiakerearen, zinema dokumentalaren, bideoartearen eta new medien arteko alkargunean kokatzen dira.

Babestu. Sorkuntzari laguntzeko programea

Babestu artisten zerbitzura dagoan tresnea da, Zentroaren programazinoagaz eta ekintza arloakaz lotutako sormen-proiektuak lantzeko eta publikoen komunidadeei arte-hausnarketa garaikidera hurrreratzen laguntzeko, eztabaidak sortuz eta kultura eraldaketarako tresna lez kokatuz. Deialdiak lehentasuna emoten deutse baldintza horreek beteten dituen proiektuei.

Babestu Lantegia Ideien Laborategia esparruaren barruan dago, zentroaren hirugarren eraikinean eta proiektu artistikoak produzidu eta eta bistaratzen dituana. Esperimentaziorako eta sormenerako habitat lez eratutako espazioa.

Hautatutako personek, Azkuna Zentroaren laguntzea, aholkularitzea eta bitartekaritzaz gan, 6.000 euro jasoko ditue.

Sorkuntzarako laguntzea

Azkuna Zentroak sorkuntzea laguntzeko zazpi programa ditu eta horreen bidez lantzen dabizen hogeita hamar bat proiektu artistiko dagoz. Lagun egiteko, proiektuak ezagutu eta jagoteko egoitzak dira. Estrategiaren ardatza konplizidadea da, beste proposamen artistiko batzuekazko hartu-emonak ezarriz
eta proiektuak hara eta hona zabalduz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu