'Adore Kemena Kuraia', rocka eta sintetizadoreak buztartuta

Bizkaie! 2022-11-21 10:40   Musikea

Txip eta emulazinoak disko osoan nabarmenak dira.



Adore Kemena Kuraia
disko honetara batutako 10 abesti barriotarako Zea Mays taldeak produktore adituen jakinduria izan dau lagun, besteak beste, Paco Loco, Dave M. Allen, Ricky Falkner, Santi Garcia eta Aritz Aranburu. Danek esperientzia eta indarra gehitu deutsee diskoari baina, edozein izanda be, eta kanpoko euskarri edo estudioen izenak asko aldatu arren, disko osoak Piti, Aiora, Rubén eta Asier-en soinua eta magia dakar. 97. urtetik bateginik dagozan lau izen, eta miresmen sakon, errespetu eta maitasunagaz kantuak idazten dituenak.

Zea Mays-en bazan tendentzia sintetizadoreak erabiltearena. Atera (2019) zeozelan 80. hamarkadako sonoridadeaz busti baeben, oraingo Adore, Kemena, Kuraia-n sinteak ezinbestekoak dira jantziaren ehunduran eta osogarrietan. Txip eta emulazinoak disko osoan nabarmenak dira eta maila harmonikoan bizi dira taldeak dauen rockaren esangureagaz. Textuakaitik, bira barriakaitik, inspirazinotik eta musikaltasunagaitik liluratzen daben abesti multzoa.

Oraintsu Corazón de tango kantan Zea Maysek Doctor Deseoko lagunen kantu ahaztezina berreskuratu eta barritu dabe (Carmen Machi, Ramon Barea...).

Horrezaz gan, Rozalénegaz egindako kolaborazinoa be ez dogu ahaztuten, Ez naiz ni, baladea, sinteak, gitarra garbiak, espazioak eta argi asko. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu