Bertsolaritzea ikertzeko sari bi emon ditue

Bizkaie! 2022-11-21 09:55   Bertsolaritzea

Maddi Soroa eta bertsolari arabarren laukote bat izan dira irabazleak.

Maddi Soroak irabazi dau sarietako bat (argazkia: XDZ) | Ikusi handiago | Argazki originala

EHUren Mikel Laboa Katedreak eta Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak emoten dituen ikerketa sarien aurtengo deialdiaren irabazleak zeintzuk diran jakin dogu egunotan. Saritu bi dagoz: batetik, Maddi Soroa; bestetik, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Oihane Perea eta Ruben Sanchezen taldea.

Gradu Amaierako Lanen modalidadea irabazi dau Maddi Soroa Navarrok, Bertsolariaren formazioan bertsoa sortzeko eta interpretatzeko konpetentzia arloak izeneko ikerlanari esker. Atal honetan aurkeztu diran hautagaiek ikerlana eginda daukie, eta, Soroarena ez eze, beste hautagaienak be Xenpelar Dokumentazino Zentroan konsultau leitekez.

Beste modalidadea ikerketa proiektuetarako da. Kasu honetan, lau bertsolari arabarrek osotutako talde batek irabazi dau. Bertso-eskola Zaballako espetxean: presoen, espetxearen eta bertso mugimenduaren arteko elkarreragina izeneko proposamena aurkeztu dabe Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Oihane Perea eta Ruben Sanchezek.

Behin ikerketea egiteko laguntzinoa jasota, urtebeteko epea dau laukoteak lana amaituta aurkezteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu