2022/11/19 21:00
Basauriko Social Antzokian. | MusikeaX. Rockein 2022
Arde Marte Ezkerraldeko pop eta elektronika bikotea, Saray Dacostak eta Sergio Juarrosek osotua; Ginger punk-rock laukote zarauztarra; eta Silitia bikote bizkaitar gaztea izango dira Rockein jaialdiaren 10. edizinoko sari nagusia irabazteko hautagaiak.
Beste hiru talde finalistak ondokoak izango dira: Erein, hasiera batean Izaro edo Olatz Salvador lako artistek eraginda 2021ean sortutako laukotea, Basauriko eta Arrigorriagako kideakaz; Kaserna, 2020an, Mr Pongo taldearen errautsetatik jaioak eta Galdakao eta Arrigorriagako kideakaz; eta Pelícanos, orain urte bi Basaurin eta Etxebarrin sortutako beste talde barri bat, Juanito Makandé, M Clan edo Fito & Fitipaldisen eraginakaz. Horreek guztiek Tokiko artistarik onenari saria irabazteko aukerea izango dabe Basaurin, Arrigorriagan, Galdakaon edo Laudion erroldautako kide bat gitxienez daben proiektuak saritzen dituana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!