2022/11/22 19:30
Bilbon, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan (Mandobide, 6). | Ikus-entzunezkoak'La montaña desnuda/Mendi biluzia'. Alex Txikon
Alex Txikon alpinista bizkaitarrak La montaña desnuda/Mendi biluzia aurkeztuko dau. Txikonek covid-19ak eragindako etxealdian atondu eban filma.
2016ko zezeilaren 26an, Alex Txikon alpinista bizkaitarrak Nanga Parbat mendiaren tontorra zapaldu eban eta lehen aldia izan zan espedizino bat tontorrera heltzen zana neguan.
Txikonek berak hartutako irudi ezezagunak eta Red Bull Media House ekimenak proiektura ekarritako aireko irudi ikusgarriak batzen ditu filmak. 70 bat minutuan, ikus-entzuleek aukera parebakoa izango dabe neguko espedizino baten erdigunean sartzeko baina, batez be, kanpamentu nagusira heltzearen garrantziaz jaubetzeko, izan be, alpinista bizkaitarrak adierazoten dauen moduan, tontorrera helduko zara kanpamentu nagusira gainerako taldekideakaz batera heltzen zarenean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!