Bizkaie! Euskaraldiagaz bat
2022-11-18 07:54 Euskerea berbagaiGaur hasi eta abenduaren 18ra, egin daigun danok euskeraz, dakianak ez dakianari, motel dabilenak dakianari eta danok danon artean, atxaki barik. Sasoia hau badabe, izan gaitezan kapaz aitatu egunetatik kanpo be egunero euskeraz egiteko, lehenengo berbea izan daitela euskeraz eta gero gerokoak.
Bizkaie! egiten dogun danok bat gatoz Euskaraldiagaz eta aurtengo goiburua be ederra da: Hitzez ekiteko garaia. Hori da bidea, lotsak eta bildurrak kanpora eta egin euskeraz berba gaur, bihar eta etzi. Hartu daigun konpromisoa, sano aberasgarria izago da danontzat,
Belarriprest, Ahobizi eta Arigune, izan daigun danok zentzune.
Euskeraz beti, eutsi goiari!!!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!