Ainara Ortegak eta Noa Lur-ek Bilboko Udal Musika Bandeagaz kantauko dabe

Bizkaie! 2022-11-17 10:34   Musikea

E Jazz & +, denporaldiko laugarren kontzertua izango da.


Noa Lur

Bilboko Udal Musika Bandeak 2022-2023 denporaldiko kontzertu-zikloko laugarrena eskainiko dau Bilboko Euskalduna Jauregian, zemendiaren 20an, eguerdiko 12:00etan. Ainara Ortega eta Noa Lur euskal ahots gazte bikainek lagunduta jazz, blues, bossa nova eta beste estilo batzuetako abestiak interpretauko ditue.

Bilboko Udal Musika Bandako zuzendariorde Iñaki Urkizuk gidatuko dau taldea. Kontzertuaren egitarauak dozena bat abesti baino gehiago jasoten ditu. Errepertorioan, besteak beste, George Gershwinen Girl Crazy eta Embraceable you, Duke Ellingtonen Don ́t get around much anymore, Tom Jobimen Garota de Ipanema, Milton Deluggen Orange colored sky eta Consuelo Velázquezen Bésame mucho dagoz.

Diego Suárez pianistea, Toño Miguel kontrabaxua eta Ramón Prats bateria jotzailea be bandearen lagun izango dira oholtzan.

Sarrerak Euskalduna Jauregiko txarteldegian, webgunean eta Kutxabank kutxazainetan erosi daitekez.

Bilboko Udal Musika Bandeak abenduan kontzertu gehiago eskainiko ditu: Abenduaren 4an, domekan. José Rafael Pascual-Vilaplana zuzendari titularrak zuzenduko dauen taldeak Ernesto Aurignac jazz musikari ospetsua izango dau lagun The Music of the Future ikuskizunean. Ernesto Aurignacek berak jazz eta banda laukotearentzako sortutako 70 minutuko ikuskizuna da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu