Euskaltzaindiak bat egin dau Euskerearen Nafar Kontseiluaren adierazpenagaz

Bizkaie! 2022-11-17 08:21   Euskerea berbagai

Hizkuntzeari jagokonez, Euskaltzaindia da instituzino aholku-emoile ofiziala.

Euskaltzaindia euskerearen akademia da eta bere jarduera akademikoaren eremua Hego Euskal Herriko Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa dira, ondoren autonomia-erkidego bi bilakatutakoak eta Ipar Euskal Herria. Lurralde guztietan, hizkuntzeari jagokonez, Euskaltzaindia da instituzino aholku-emoile ofiziala, Nafarroako Foru Komunidadean, Euskereari buruzko 18/1986 Foru Legearen 3.3 artikuluaren arabera autortua.

Euskaltzaindiaren egitekoak, besteak beste, honako honeek dira: Euskerea landu, ikertu eta arautzea eta euskerearen estatusari jagokonean, hizkuntza-eskubideak jagon eta euskerearen erabilerea sustatzea.

Euskerearen Nafar Kontseiluko kide da Euskaltzaindia, hain zuzen be, Nafarroako Gobernuko Euskarabidearen aholku-emoile eta konsulta organoarena, beste hainbat euskal eragile eta euskaltzalegaz batera. Kontseilu horrek 2022ko irailaren 16ko bileran onartu eban adierazpenean Nafarroako Gobernua behartzen dau Euskereari buruzko Foru Legea lehenbailehen aldatzeko.

Euskaltzaindiak Euskerearen Nafar Kontseiluko bileran adierazpen horren alde egin eban, nafar guzien hizkuntza eskubideak babesteko euskerea Nafarroa osoan ofiziala izatea beharrezkoa dalako.

Gaiaren harian, Sagrario Alemanek (Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria eta Nafar Kontseiluko kidea) ondokoa adierazo dau: 35 urte igaro eta gero beharrezkoa ikusten dugu hasieratik bidebakoa izan dan legea aldatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu