Benizzek gaur, hilak 16, plazaratuko dau lehenengo diskoa

Bizkaie! 2022-11-16 08:07   Musikea

Beñat Goitiaren (Gasteiz, 1991) proiektu barria da Benizze. 

Montauk-egaz disko bi argitaratu ostean, mundua aldatu egin da. Ezin gara ezer jazo izan ez balitz lez 2019ko moldeetara bueltau. Belaunaldi oso bat ate joka dago, jantzarako gogoz.

Bilboko El Tigre Estudioetan Jon Aguirrezabalagagaz grabau eta nahastautako 7 abesti dagoz diskoan. Masterizazinoa Xabier Eguiaren esku. Frantziar elektronikea, trap zertzeladak, dotorezia alemana eta autotune geruzea. Momotxorroak, pasamontañasak, Sarako frontoia, euskal pastela, urrea, intxaurrak eta txanpaina. Badakigu nondik gatozen, baina ez jaku bape gustetan nora heldu garen. Hau barrizteko behar nabarmena dago.

Ohiko plataformetan dagozan bideoklipakaz batera, diskoa LP eta CD edizino mugatuetan argitaratuko da Kauldi Iriondoren eta Sofocalo Studiosen arteari esker.

Nire bizitzako diskoa da, beharrak asetzeko ahalegina. Horregaitik diskorako hautatutako kolaborazinoak: Ruper Ordorikaren maisutasuna Mamuak eta izozkiak kantuan, J Martinaren freskotasuna Suan eta Gariren dotorezia Muxu bero bat abestia atontzeko. Ah, eta, jakina, euskeraz, atxakirik barik.

Entzun Mamuak eta izozkiak feat. Ruper Ordorika.

Disko osoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu