Iñaki Muruak jantziko deutso txapela 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunari

Bizkaie! 2022-11-15 11:46   Bertsolaritzea

Bertso munduan egindako agiriko zein isilpeko lan handia eskertu nahi deutsoz Bertsozale Alkarteak.

Iñaki Murua Jauregi. Erretratua: Xenpelar Dokumentazino Zentroa. | Ikusi handiago | Argazki originala

Abenduaren 18ko iluntzean Nafarroa Arenako oholtzara igongo dau Iñaki Murua Jauregik (Gabiria, 1956) eta berak izango dau Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari txapela janzteko ardurea. Holan erabagi dau Bertsozale, egin dauen lan handiagaitik esker ona erakutsi guran.

Bertsolaria eta bertsolaritza mobimentuko eragile handia izan da Iñaki. Bertsolari 1982an aurkeztu eban bere burua lehen aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusira eta 1986koan eta 1989koan finalera heldu zan. Finalista izan zan Gipuzkoako 1991ko eta 1995ko txapelketetan be.

Eragiletzan etenbako lana egin dau: Gabirian bertan hasi eta Euskal Herri osoan be bai. 2005etik 2018ra Euskal Herriko Bertsozale Alkarteko burua izan zan.

Buru izan danean zein ez, bertso munduan oso presente egon da Iñaki beti. Gaur egun be, figura oso garrantzitsua izaten jarraitzen dau Bertsozale Alkartean. Maitasuna eta jagoletzea ditu ardatz beti eta bertso munduko gazte, heldu, boluntario, langile, zein hurreko guztiok estimu handian daukagu.

Bertsozale Alkarteak omenaldi berezi hau egin nahi izan deutso finalean, egindako lana bueltauezina bada be, ikusgarri egin eta merezimenduaren autortza moduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu