Durangaldeak irabazi dau BBK Sariketako hirugarren kanporaketea
2022-11-14 13:07 BertsolaritzeaBusturialdeko seikotea izan da saioko beste taldea.
Bilbon jokatu da Bertsolari Gazteen BBK Sariketako hirugarren kanporaketea, Urretxindorra ikastolan, gaur, astelehena. Bilboaldeko talderik ez da izan oholtzan, baina. Durangaldeko eta Busturialdeko seikoteak entzun ahal izan doguz kantuan, eta, biek maila polita agertu daben arren, epaileek Durangaldekoen alde egin dabe.
Hortaz, hurrengo kanporaketan hartuko dau parte Durangaldeak, finalaurrekoetan. Busturialdeak amaitu dau aurtengo ibilbidea BBK Sariketan.
Saioko aurkezle eta gai-jartzailea Jone Larrinaga izan da; epaimahaian Beñat Romero, Miriam Juaristi eta Juanjo Respaldiza egon dira, eta idazkari beharra Ander Elortegiri egokitu jako. Talde bietako bertsolariak honeek izan dira:
Durangaldea: Maddi Aurtenetxe, Kelmene Abaitua eta Ixone Asategi (18 urtera arte); eta Irune Basagoiti, Ander Elorriaga eta Igor Galartza (18-24 urte).
Busturialdea: Markel Uriagereka, Nile Torrealdai eta Jokin Ansotegi (18 urtera arte); eta Araitz Katarain, Haizea Telleria eta Janire Arrizabalaga (24 urtera arte).
Hurrengo saioa etzi, eguaztena, jokatuko da, Mungiako Torrebillela aretoan (10:30). Uribe Butroe eta Enkarterri/Ezkerraldea izango dira nor baino nor lehenengo faseko azken saio horretan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!