Badator 'Atomika', Kokein taldearen zazpigarren diskoa

Bizkaie! 2022-11-14 12:56   Musikea

Eibarko boskoteak abenduaren 2an kaleratuko dau.

Eibartarren diskografiako zazpigarren erreferentzia. Zortzi abesti dakarz disko honek eta bide eta soinu barriak esploretan ibili dirala erakutsi deusku Ispiluari Begiratzean aurrerapenaren kantuan ikusi eta entzun bezela.

Diskoa CD eta LP formatuetan argitaratuko da euskarri fisikoan eta plataforma guztietan egongo da entzungai.

Ritxi Ostariz izan da diskoaren azala eta diseinuaz arduratu dana, bera izan da Atomikaren azalari eta espirituari irudia emon deutsona.

Eva Franco argazkilari zumaiarrak, barriz, taldea bera Atomikagaz ezin hobeto bateratu dau diskoaren idea pauso bat harago eroanez.

Hau da diskoaren abesti zerrendea:

01. Argirik Gabe Dantzan.

02. Ispiluari Begiratzean ft Kiliki Frexko (Chill Mafia).

03. Unea ft Juanjo Ezpalak.

04. Ferpektua.

05. Eztanda ft Miren Narbaiza.

06. Esan.

07. Handiena.

08. Kamelien Dama.

Aurkezpena

Autengo 57. Durangoko Azokan aurkeztuko ditue abesti barriok lehenengoz zuzenean, ondoren 2023an aurkezpen bireari ekiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu