Bazkide guztiei autortzea Tokikom Sarietan
2022-11-14 08:07 Euskerea berbagaiHamar urteotan bidelagun izan diranak saritu nahi izan ditue.
Kazetaritza-lan zehatzak baino, komunikabide-proiektu osoak nabarmentzea izan da aurtengo Tokikom Sarien asmoa. Sariak emoteko orduan, baina, ezustekoa egon da, alkartearen bazkide diran proiektu guzti-guztiek jaso dabelako garaikurra. Tokikomen hamar urteotan partaide izan diran guztiak gogoan hartu eta danen ekarpenari autortzea egiteko erabagi dabe hori.
Euskal Herriko euskerazko lekuan lekuko komunikabideen alkargunea da Tokikom: herri, bailara eta eskualdeetako aldizkari, irrati, telebista eta webgune ugari batzen dira bertan, alkarregaz indar handiagoa egiteko. Ikusi mapea hemen.
Hamar urteko ibilbidea gogoratzeko eta Tokikom Sariak emoteko, Arantzazun egin dabe ekitaldia. 120 lagun baino gehiago egon dira: lekuan lekuko komunikabideen ordezkariak, Tokkomeko arduradunak eta erakunde publikoetako kideak.
10 urte, hamaika ahots izenburudun ikus-entzunezkoan batu dabe Tokikomen hamar urteko bidea. Ganera, urteurrena ospatzeko ekitaldi gehiago egingo dituela aurreratu dabe. Orain arteko bidea oparoa izan dala esan dau Tokikomeko Joxe Rojasek, hasieran uste ebena baino gehiago aurreratu dabelako.
Aurrera begira, Tokikomen izakerea eraldatzea izango da erronka nagusietako bat, Alaitz Artolazabal zuzendari nagusiaren esanetan. Komunikabide-talde izatetik komunikazino-talde izatera pasetea da asmoa. 2023an jardunaldiak atonduko ditue, Europan lekuan lekuko komunikabideek daben egoerea jorratzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!