'Zelanda' taldearen lehenengo diskoa eta 'Non Geratu Dira' bideoa plazan
2022-11-11 08:15 MusikeaEntzun Zelanda feat. Olatz Salvador - Non Geratu Dira.
Zelanda taldearen lehen diskoan (Zelanda, Baga-Biga, 2022) emozinoa, nostalgia, sakontasuna eta metaforak dira askotan agertuko diran musika sensazinoak. Rocka eta poparen arteko buztarketa bikaina lortu dau Zelanda taldeak eta lagungarri etorri jakoz Eñaut Gaztañagaren erritmoak. Kantuek ikutu horren babesean dabe nortasun handiagoa. Beste kolaborazino bi ditu diskoak: Olatz Salvador (Non geratu dira) eta Ainhoa Arroitajauregi (Nire errua).
Non Geratu Dira (feat. Olatz Salvador)
Kantu apoteosikoa, biribila eta epikoa. Indarraren leuntasuna entzulearen belarrira ekarrita. Erritmo erakargarriak egin deutsoz Eñaut Gaztañagak abestiari handitasuna emoteko. Olatz Salvadorren ahotsak gozotasuna ekarri deutso abestiari. Galarrenaren erauntsi iraunkorra bilakatu da abestia. Letrak maitasunari buruzkoa dala emoten dau, baina ez. Abestiak atrapau egingo gaitu.
Dikoaren azalaren idea eta diso fisikoaren diseinu osoa @melen_8 ren eskutik datoz, diseinu grafikoan artista handia. Alazne Etxeberria izan da bideoklipeko protagonista nagusia eta taldekideak pozarren dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!