Guggenheim Bilbao Museoak Art & Music aurkeztu dau
2022-11-10 13:39 MusikeaZemenditik aurrera, kontzertu-zikloa Museoko Atrioan.
Art & Music, Guggemheim Bilbao Museoaren arkitekturearen eta erakusketen testuinguruan abangoardiako artistakaz musika-proposamen berezia eskainiko deusku. Ekimena zemendiaren 19an hasiko da, Museoaren 25. urteurrenaren barruan baina eta datorren urtean be izango dira ezustekoak.
Zemendiaren 19an, zapatuan, hasiko da Mastodonte taldearen kontzertu indartsuarekin. Abenduaren 17an, zapatuan, Niño de Elche eta Raül Refree izango dira protagonista.
Museoko ateak 20:30ean edegiko ditue kontzertura doazenek erakusketak lagunartean bisitetako aukerea izan deien eta kontzertua 22:00tan hasiko da. Horrezaz gan, 20:30etik aurrera taberna bat jarriko da Atrioan edariak eta pintxoak eskaintzeko.
Mastodonte
Mastodonte Asier Etxeandiaren eta Enrico Barbaroren musika-proiektua da. 2018an sortu eben musikearen panoramea iraultzeko, Bilboko artistearen izakera poliedrikoa artista multiinstrumentalista italiarraren savoir faire eta txukuntasunagaz buztartuz. Mastodonte bikotearen debuteko album homonimoa da, bidaia
emozionala, kantu epiko eta indartsuakaz egina. 2019. urtean, Latin Grammy Awards Sarietarako izentau eben “Anatomía de un éxodo” bideoklipagaitik. Bilboko kontzertua ikuslearen bihotzera zuzen sartuko da.
Azken bireak Espainiako areto eta antzokietan upealako erantzuna izan ondoren, orain formatu berezi bategaz aurkeztuko dabe, Simplemente perfecto Tour set elektronikoan oinarritua, eszenaratze eta soinu-espazio dotore eta ederrakakaz, lehen albumeko abestietako oinarrizko kontzeptuen irakurketa eguneratuagaz.
Niño de Elche & Refree – Ectasis
Niño de Elche flamenkoa jorratu dauen artistea dogu, diziplina bakarrean mugatu ezin daitekeena, hainbat genero nahasten baititu bere sormen-lanetan: flamenkoa, inprobisazino librea, krautrock dalakoa eta bestelako musika elektronikoak, elektroakustikoak edo garaikideak buztartzen jakin izan dau poesia,
perfomance, jantzak edo antzerkiagaz. Haren lan diskografikoen artean, honako honeek nabarmentzen dira: Sí, a Miguel Hernández; Voces del Extremo; Antología del cante flamenco heterodoxo; Colombiana; Fuerza nueva (Granadako Los Planetas bandeagaz); edo La distancia entre el barro y la electrónica, siete
diferencias valderomarianas LP bikotxa.
Raül Refree Espainiako produktore ospetsua da, konpositore eta musikari handia; bederatzi album atara ditu bere proiekturik personalenagaz: Refree. Sonic Youth taldeko Lee Ranaldo lako esperimentatzaileakaz batera argitaratu dau; Linagaz batera, Amalia Rodriguesen fadoak barrikusi ditu; eta Rosalía edo Niño de Elche lako artista barritzaileakaz lan egin du; ganera, flamenko barriaren abangoardian eta sustrai-musiken berreskuratze-lanetan parte hartu dau. Era berean, filmen soinu-banda entzutetsuak sortu ditu, baita generoen araberako edozein sailkapeni aurre egiten deutson diskografia be. Askatasunez sortzeko eta ikertzeko ariketa bezala ulertzen du musika.
Sarrerak
Art & Music-erako sarrerak salgai dagoz Museoaren txarteldegian eta webgunean.
Prezioa 35 eurokoa da Museoaren Lagunentzat eta 40 eurokoa ganerakoentzako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!