Olatz Salvadorrek 'Eraman nazazu' disko barria dakar
2022-11-10 10:09 MusikeaDonostiarrak sei kontzertu emongo ditu Japonian.
Urte bi beteko dira Olatz Salvador-en Aho uhal (2021, Airaka) bakarkako lanak argia ikusi ebanetik. Bolada gogorrean hasi arren, oparoa izan da egindako bidea eta, haren berbetan, oparia da leku horreetan gutzietan kantau ahal izatea. 2021 urtean 70 kontzertutik gora emon zituan salbuespen egoera haren ondorioz subertatuako traba guztien gainetik eta aurten be indartsu dabil.
Orain heldu da honi itxierea egin eta eskerrak emoteko sasoia. Horretarako, Salvadorrek Eraman nazazu abestiaren ikus entzunezko lana kaleratu dau, Ane Berriotxoa eta bere lantaldearen pieza ederra, Nathalie Bejaranok errezitautako Elvira Sastreren poesia bat barrubatzen dauena.
Musikariak bakardadean biluzten hasi eta gu bat sortzearen aldarria egin eta biluztasun horretan ausart agertzen dira bera eta bere inguruko hainbat. Sasoi lehiakor eta indibidualistei zaintza kolektiboa. Deshumanizazinoari benetako gorputzak eta arimak.
Honegaz batera, Aho uhal lanaren birako azken datak aurkeztu ditu diseinatzaileak egindako kartel eder batean. Bertako kontzertuak bereziak eta bakarrak izango dirala iragarri eta bertan hainbat konbidau izango dituala.
Eraman nazazu
11/26: Udine (IT). Suns Europe Festival.
12/07: Okinawa (JAP). Crossover Cafe 614.
12/08: Shinjuku (JAP). Café Lavanderia.
12/09: Nojiriko (JAP). The Roastery.
12/10. Hakuba (JAP). Brew Pub.
12/11. NOZAWA ONSEN (JAP). Gochisou Pizza Bar.
12/12. Chofu (JAP). Cross.
12/16. Bilbo (EH). Campos Eliseos (+ Judit Neddermann).
01/06. Andoain (EH). Bastero Kultur Etxea.
01/07 Burlata (EH). Kultur Etxea.
01/27. Gasteiz. Vital Kutxa Kulturgunea.
03/04. Donostia (EH). Victoria Eugenia Antzokia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!